>

Blogs

Anne Etchegoyen

Anne Etchegoyen, viaje a Compostelle

Atarrabiako ikastola bateko haur abesbatza batekin topaketa

Ostegun honetan Iruñeara iritsi aurretik, Atarrabiako Ziganda de Paz Ikastolako haur abesbatzarekin topaketa bat izan nuen eta elkarren artean euskal kanta batzuk abestu genituen, baita Afrikako doinuak eta letrak zituen ezagutzen ez nuen erritmoz betetako kanta alai bat. Euskal kanten artean “Xalbadorren Heriotzean”, kontzertuetan behin baino gehiagotan Les Voix Basques-ekin abestutako kantu hunkigarria elkar abestu genuen. Lau egunetako ibilaldiaren ondoren, pozgarria suertatu zait hain maila goreneko abesbatza honekin arratsaldea konpartitzea. Haurrek eta nerabeek musikagintzaz duten iritzia ezagutzeko aukera izan dut eta beraiek grabatutako diska ere oparitu didate. Etorkizun hurbilean elkarren arteko saio bat prestatuko dugu emanaldi berezia eskaintzeko. Baina hori burutu aurretik kilometro asko betetzear geratzen zaizkit.

Bestalde, DoneJakue bideetatik igarotako egun hauek pentsamendurako tartea eskaini didate Pirineoak zeharkatuz Euskal Herriko bazterrak ezagutzeko eta bidean zehar aurki daitezken erromesekin elkarrizketa interesgarriak izateko ere. Bidea egiten duen jende bakoitzaren atzean istorio edo motibazio desberdina aurki dezakegu eta, pixkanaka-pixkanaka, etxetik hurruntzen naizen heinean bilatzen dudan inspiraziorantz hurbiltzen naizelaren ustea geroz eta argiagoa dut.

Gaur Zizur Txikian urte Jakobeoa ospatzeko helburuarekin 20:45etan kontzertu batean parte-hartuko dut, gerturatutako beste abesbatza batzuekin.

Temas

Proyecto musical sobre los caminos de Santiago

Sobre el autor

Cantante y compositora vascofrancesa ha logrado ser disco de oro en Francia con un repertorio fundamentalmente de canciones en euskera. Su video-clip “Hegoak” en el que reinterpreta el “Txoria Txori” de M. Laboa obtuvo en el canal You Tube más de 700.000 visitas. Sus versiones de la música tradicional vasca junto a composiciones propias interpretadas con su voz lírica y acompañada de la coral masculina Aizkoa sorprenden al público a ambos lados de la muga. Inicia este mes de septiembre su nuevo proyecto musical 'Compostelle'.


septiembre 2015
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930