>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

TESTAMENTUA

TESTAMENTUA (edo ortografia zertarako den).                 Agidanez, dama batek, ez jakinean edo gaiztoz, hiltzen zenerako, bere azken testamentua batere puntuazio-markarik gabe idatzita utzi omen zuen. Hona hemen testua: «Ondasunak nire iloba Aneri utziko dizkiot ez nire anaia Markoxi ez ez alajainkoa sastreari zorrak ordaindu inoiz ez ezta inola ere jesuitentzat guztia hala bete dadin hemen […]

HARRITUTA GALDEZKA

Zer demontre zenbatu ohi dute ardiek lo hartzeko!? Zenbaki erromatarretan nola arraio idazten da zeroa!? Kamikazeek zer deabrutarako janzten zituzten kaskoak!? Tarzan nolatan agertzen zitzaigun beti bizarra eginda!? Emakumeek, begiak makillatzen dihardutela, zergatik zabaltzen dute ahoa; zergatik, kontxo!? Nondik nolatan jakin dezaket zenbat bizialdi zaion geratzen gure katuari!? Baldin esaterik badago “andre erdi berria”, zertako […]

SERMOLARIAK

Egipton ere badira sermolari erradikalak. Erlijio islamikoan aditu bakarrak direlakoan, ukuiluko astoak baino zentzu gutxiago erakusten dute ahoa zabaldu aldiro. Halako gauzarik buru humanoak ezin eraman lezake. Esango nuke! Ikusi, bestela. Abu Islam-ek bere telebista kanaletik: «Emakumeak plazara, manifestazioan, bortxa ditzaten ateratzen dira. Gehienak kristau matrakak dira; gainerakoak, inork lotzen ez dituen andre alargunak». Beste […]

AUNDI GAIXTUAK

AUNDI GAIXTUAK Liburu xaharretan uxarka ibiltzea gogoko dut. Hara hemen, gaur goizean Auspoa liburu-sail urrezkoan bila nenbilela, zer perlak aurkitu ditudan. Lapurrak hemen eta lapurrak han, bada oraintxe gatazka, iskanbila eta istilua franko Espainiako partean, bankariak direla, politikariak direla, hau-ta-hori-ta-hura direla… Iruzurra, ustelkeria, grina gaiztoa…; lapurreta, hitz batean eta betean. Jende arrunta hutsarengatik kartzelara; handikiak, […]

TRIUAN

TRIUAN   Hondarribian, barku bat urak eramanka dabilela adierazteko (jitoan, a la deriva), «triuan» doala esaten dute; ez arraun eta ez aingura, ontzi bat urak edota haizeak nahi erara darabilenean, batera zein bestera ero. Triuan joan, triuan utzi, triuan mugi… Ez L. Mitxelenaren hiztegiak bide dakar, ez P. Mugicarenak, ezta R.M. Azkuerenak ere. Hala eta […]

febrero 2013
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728