AUNDI GAIXTUAK
Liburu xaharretan uxarka ibiltzea gogoko dut. Hara hemen, gaur goizean Auspoa liburu-sail urrezkoan bila nenbilela, zer perlak aurkitu ditudan. Lapurrak hemen eta lapurrak han, bada oraintxe gatazka, iskanbila eta istilua franko Espainiako partean, bankariak direla, politikariak direla, hau-ta-hori-ta-hura direla… Iruzurra, ustelkeria, grina gaiztoa…; lapurreta, hitz batean eta betean. Jende arrunta hutsarengatik kartzelara; handikiak, kristorenak eta bi egin, eta, halere, kalean harro.
Ondorengo perla hauek Txirrita bertsolariak orain 82 urte idatziak dira. Hamabi bertsotatik sei aukeratu ditut. (Bat bada, 2.a, Hondarribiko amona Jexuxa Sistiagak buruz kantatzen ziguna). Kanta itzazu zuk ere, edo astiro irakurri bederen, eta ikusiko duzu nola balio duten bete-betean gure gaurko lapur giro triste lotsagarri honetarako. Urteak joan badoaz aurrera, baina historia, «mundu ontako bizi-modua», beti bat bera izaten ari da; ari denez! On degizula.
Beti bezala, presaka bazabiltza, irakurri gutxienez 3., 4. eta 6. bertsoak. Ez al dira bihar bertan ere gure edozein eguneroko berripaperetan, berri-berri, publikora ateratzekoak!?
1. Gure munduko bizi-modua 4. Lapur txikiyak kastigatzeko
guziyentzat da laburra, non-nai badago kartzela,
griña gaiztuak tiratzen gaitu, kupira gabe ematen zaio
ortatik dator makurra. denbora askoko itzala,
Leku askotan ikusi oi da esanaz egindako okerrak
lapur guardiyan lapurra; antxen pagatu ditzala…
animaliya ere igual Aundiyak libre ikusten dira
katua eta zakurra: pasiuan dabiltzala,
berak asko nai t’ezin sufritu ez projimua maite bagendu
bestek daraman apurra. gere burua bezela.
2. Armario zar batian nuen 5. Itsasuan zer gertatutzen dan
esperientziya ikusi: ez al dezute ikusi?
gure Pepita deskuidatuta Txardiñ berriya eta antxua
atia zabalik utzi… izurdiaren igesi,
Katu Moñoña azkar sartu zan azpiyan eziñ aguantatu ta
bere bigote ta guzi; gañera irten-arazi,
xagua itota odolkiya artu, an ere pronto arrantzaliak
goiko sapaira igesi… beren sare eta guzi…
Animalien artian ere Anima salbo, jende pobria
lapur aundiya nagusi! gaur olaxe gera bizi.
3. Mundu onetan dijuan martxa 6. Gure tartian gauza bat dago
etzait askorik gustatzen, izugarri itsusiya:
bear bezela portatzen baña begiyetako bista ona ta
errezago da juzgatzen. iñor eziñ ikusiya;
Pobriarentzat amenazua, juezak alde daukazkiyenak
kopeta dute beztutzen; irabazten du auziya,
sermoi ederrak aditu arren, eta orduan egingo diyo
ez dira asko estutzen; berak nai duan guziya…
lapur txikiyak preso sartuta, Aundi gaxtuak nai duen arte
berak milloiak ostutzen. txiki onaren biziya!
Jesus Mari Mendizabal Iraola, «Bizargorri»