>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

TORTURAEZ

TORTURÆZ             Artikulu luze bat eskatu zidaten gaurko. Sei post-it dauzkat mahai gainean, han-hemen bildutako oharrez. Erakutsi egingo dizkizut. Bat. Gaur torturaren kontrako eguna da. Bihar bezalako egunez, 1973an, sortu zen Uruguayn diktadura militarra, herrialde guzia tortura-zulo handi bihurtu zuena. Bi. Eusko Legebiltzarrak salatu egin ditu 1936ko altxamendu militar faxista, ondoren ezarritako erregimen diktatoriala, finantzetako […]

TIKARENAK

Munduan asko bezala (azkenaldian, batik bat), gizaseme bat lan bila zebilen, zain eta muin. Tika zuen, ordea, nerbio tika begian, eta nahiko lan gizajoak. Joan da behin saltzaile on baten atzetik omen zebilen agentzia batera, eta hartzen du Montoia jaunak. «Begiratu dut zure curriculuma, eta argi dago gure lanpostu honetarako balekoa ez ezik, aukera-aukerakoa dirudizula. […]

LAUROGEI

Laurogei urte gainean ditut, nago potrotako minez… Aspaldi agindua nion nire buruari negarrik hemen ez egitea. Baina negargura etorri zait berriro. Aspalditxotik galarazia nion nire idazlumari euskararen egoeraren tristearen tristurari lerrorik ematea. Baina begien bistan egunero dudana ikusirik, ezin eutsi diot negar-zotinari. Arrotz sentitzen bainaiz, ezen ez harro, etxeko ataritik harago. Laurogei mila urtean euskara […]

BABOARENA

Etsaminak direla-eta, ez da giro izan egunotan, hasi ikastoletatik eta unibertsitateraino, ikasle eta irakasleen artean. Ez da giro izan, kuanto. Irungo institutu batean gertatu berria izan behar du, agidanez. Ari da jangelan maisu moko-txorrotx petral bat jaten; esertzen zaio aurrez aurre ikasle arrunt bat, eta: «Txerria eta txoria ez dituk jatera mahai berean jartzen, motel!», […]

junio 2013
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930