>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

TORTURAEZ

TORTURÆZ

            Artikulu luze bat eskatu zidaten gaurko. Sei post-it dauzkat mahai gainean, han-hemen bildutako oharrez. Erakutsi egingo dizkizut. Bat. Gaur torturaren kontrako eguna da. Bihar bezalako egunez, 1973an, sortu zen Uruguayn diktadura militarra, herrialde guzia tortura-zulo handi bihurtu zuena. Bi. Eusko Legebiltzarrak salatu egin ditu 1936ko altxamendu militar faxista, ondoren ezarritako erregimen diktatoriala, finantzetako oligarkia eta Eliza katolikoko hierarkiaren parte handi baten jokabidea, kolpismoa eta diktadura eta estatu-terrorismoaren torturak babestu izan dituelako.

Hiru. DV-tik, aurreko astean: «Eliza Ama Espainola abian da, Gerra Zibil garaian beren Credo katolikoari uko ez egiteagatik, torturaz hilak izan ziren bostehun ‘fede-martiriak’ santutzeko». Lau. Ikus interneten Inkisizio Espainolaren Torturak (potro, cabra, agua, mordaza, carbones…); aipa orduko lege-arau nagusia: «Erantzunetan zalantza egiten hasten den oro azkeneraino torturatua izanen da».

Bost. Axular apaizaren Gero-tik: «Diligite enemicos vostros: etsaiak, etsaiak onetsi behar dituzue; gaizki egiten dizutenei egin behar diezue ongi. Vince in bono malum: ongiaz garaitu behar da gaizkia». Eta sei, adiskide baten hitzak, emailez, arestiko 3. puntuaz: «Seme-alabak bihurriak dituk beti; bilau gaiztoak, inoizka. Baina nola arraio Ama batek tortura dezake bata gupidarik gabe, eta betiko zeruan jar bestea demandarik gabe!? Zein aita santuk, apez pikuk, ahizpa beatak onar dezake halakorik!? Aski da. Tortura…?, ez!».

Horra nire oharrak. Hortik aurrera zeuk atera kontuak. Hartara ez duzu nire artikulu luzea irakurtzen lanik izango.

Bizargorri, 2013-06-26

Temas

Solasean jolasean

Sobre el autor


junio 2013
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930