>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

MERTXE

Gaur betetzen ditu gure emazte eta amatxo Mertxek hirurogei urte. Ondotxo mereziak dauzka txerak, konplimenduak, musuak, belarri-tiradizoak, erregaluak eta abarrak nire eta etxekoon partetik, ondotxo mereziak dauzkanez, alajainena. Zure kasuan, irakurle, zeuk ikusi; baina, otoi, ez iezaiozula blog honen aipamenik egin, lotsaz gorrituko naiz eta. Izan ere, gu biona, Mertxerena eta nirea, kontatu nahi dizut […]

DON JAXINTO

Gure Goierriko herri koxkor batean gertatu zen, orain dela bi urte agidanean, gaur bezalakoxe San Jazinto eguneko igande batez. Apaizak, Don Jaxintok, hogei urte zeramatzan herrian erretore. Pozik, oso pozik. Bera bezain gustura eliztarrak ere. Baina nola betiko ilargi beterik ez baitagoen, Donostiako gotzainak hala aginduta, hiri handiago batera joan beharra zeukan aurki. Despedidarako egundoko […]

ANTZINA ARRANTZAN

Ni jaio nintzen garaitsu hartan gertatu izan behar zuen, joan den mende erdialdera. Artean martxan zebiltzan bapore zaharrak, tuku-tuku…! Ikatzezko bapore haietan argi elektrikorik ez, eta ontzigaineko lanak ilunpetan egin behar izaten ziren. Gauez, baldinbetan! Ardoran zebiltzan batean, sekulako hotz gogorrarekin, egunari berea eman eta antxoa asko atzeman zuten. Arratsean patroia txoil kontent zen, eta […]

septiembre 2013
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30