Zientzialari batek, munduaren atarramendu txarrarekin kezkaz beterik, zerbait egin beharra zegoela agindu zion bere buruari; zertxobait, pittin bat bederen, arazoak konpontze aldera. Eta bere laborategian orduak eta orduak igarotzen zituen konponbideren baten bila-bilaka. Egunetako batean, behin, zazpi urteko bere semea sartu zitzaion iker-gelara, lanean laguntzeko prest. Ez zion graziarik egin umeak jarduna etetea, eta jolas […]