>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

AMERIKETATIK MADRILERA

Bankurik banku, kutxarik kutxa omen dabil gutun pare bat, finantza-gizonezko bik idatziak. Hainbesteko ibilian, atzenean, nireganaino ere egin dute bidea. Bi idatzi txantxazkoon berri ez baduzu oraindik, hona hemen, zure entretenigarri. Zainak ematen dit gustatuko zaizkizula, dudagabe. Lehen idazkia da Estatu Batuetako Marc Faber-ena (enpresarioa eta inbertsioen analista, agidanez, bera), duela urte gutxi batzuk, hileroko […]

HISTORIA

Erregea, korteko gorabehera larrietatik ihesi, bere azken maitale kuttunarekin urrutiko oihan ezkutuan, aisian eta ehizean, zotzari ziria sartzen ari zela gertatu zen guztia. Aurretik ere sortuak ziren, bai, istiluak, ika-mikak, grebak eta sesio abarrak han-hemenka; jende arrunta haserre baitzebilen oso, haserre zebilenez jendea. Ezin eraman zuen gehiago korteko jauntxo-damatxoen oparotasun harroa, lanik eza eta soldata […]

DON ANTONIO

Alkatea besteekin omen dela alkate esan ohi zuten gure zaharrek, eta ez da gezurra noski. Ez dugu gaur goizeko zuhur-hitza ere, «mendiak mendiaren beharrik ez omen duela, andre-gizonak bai, ordea, andre-gizonaren». Eta dakart hizpidera kontu hau, idazleok, zutabegileok, blogariok maiz-maiz ateratzen garelako plazara (ni neu, behintzat, bai) lagunek eskainitako ideiekin, pasadizoekin, historiekin, geure-geureak balira bezala. […]

TUTULUMENDI

Geroz eta liburu gutxiago irakurtzen da, geroz eta kultura gutxiago erosten da… Aldiz, geroz eta esku-makina elektroniko gehiagotan erretzen ditugu begiak, geroz eta neurona sano gehiago tutulutzen, tenteltzen, tontotzen zaigu telebistaren aurrean… Dirua eta fama daude balore bakar; diferentea indezentea da… Tutulu-tuntuna ugaltzen ari da, han eta hemen… Eder bakanen bat salbu, zer da, gero, […]

URTE BERRI…

Urte Berri, eroek ere igerri… Eta, urte berri dugun aldiro, aldatu, berritu, mejoratu nahi izaten ditugu jarrerak, jokaerak, bizikerak. Baina, beti ez bada gehienean, aldatze eta berritze eta mejoratze plan horiek denak eskatzen eta exijitzen eta beharresten dizkiogu… auzoari! Alegia, politikariari, administrazioari, udalari, etxekonari… Bakanki baizik ez diogu geure buruari heltzen; bakanki baizik ez dugu […]

enero 2014
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031