>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

TUTULUMENDI

Geroz eta liburu gutxiago irakurtzen da, geroz eta kultura gutxiago erosten da… Aldiz, geroz eta esku-makina elektroniko gehiagotan erretzen ditugu begiak, geroz eta neurona sano gehiago tutulutzen, tenteltzen, tontotzen zaigu telebistaren aurrean… Dirua eta fama daude balore bakar; diferentea indezentea da… Tutulu-tuntuna ugaltzen ari da, han eta hemen… Eder bakanen bat salbu, zer da, gero, kanalak, ETBtik hasita, ordu gehienetan eskaintzen ari zaizkigun zaborra higuin mila bider errepikatua, arraio tximista madarikatu! Show-business?

Baten batek Tutulumendin nahi gaitu, nonbait, gu guzti-guztiok; eta, urtea joan, urtea etorri (Urte Berri, Urte Zahar, Martzelino praka zahar), ttuttulu ezjakin harroen giza-masa antolatua dago dagoeneko: ttuttulu tuntunen, tentel mengelen, tonto builosoen multzo aho-beroa. Eta ez konfunditu: Tutulumendiko giza-masa ez soilik da diruz urri eta eskolaz eskas dabiltzanena, ez. Mediku, abade, irakasle, kazetariak… dira Tutulumendiar gehienak. Bat delako ezjakina, eta bestea, askoz okerragoa, ezjakin buru-iritzia. Baldinbetan!

Horretan guztian erru handia du telebistak, dudarik gabe. Ttuttulu ezjakin buru-iritzia akuilatzen duelako; informatzearen gainetik, txutxu-mutxu antzua eta denbora-pasa antzuagoa hauspotzen duelako; denek gauza bat pentsatzen duten tokian, inork ere batere pentsatzen ez duelako; mundu guztiak bezala jokatzen eta pentsatzen ez duenak, “garbitua” izateko, meritua irabazia duelako… Nor banako kritikoa baino, masa uniforme barbaroa, askoz hobe. Halakoxe giza-masa da Tutulumendi. Eta halakoetan eskuin muturra jarri ohi da gobernadore; fascio, alkate.

Bizargorri, 2014-01-08

Temas

Solasean jolasean

Sobre el autor


enero 2014
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031