>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

BERROGEI

            Jesusek berrogei egun eta berrogei gau irago zituen basamortuan otoitzean, barauan, penitentzian. Aurki da kristauentzat berrogei eguneko garizuma. Berrogei gau eta egun larri egin zituen, galduko ez galduko, Noeren ontziak. Berrogeitaka urtez aritu izan zaigu ETA jo eta suan, izu eta herio. Berrogei egun egon berri gara euripean, eguzkirik bistatu gabe, haizeek eta olatuek […]

ADIO

Adio, bai horixe. Hau dut nire azkena hemen, Bai horixe-n. Egunkariaren aginduz, bazterrera gelditua naiz sailetik, alde egin beharrean nago letra-larre honetatik. Betiko, momentuz. Eskubide osoan dago aginteduna eta, bihotz etsituarekin badarik ere, ez dut ordena onartu beste erremediorik. Nire azken zutabea dut, hortaz, hemen. Amen. Adio. Mila bederatziehun eta laurogeita hamarrean hasi nintzen eta, […]

HAU ZEINENTZAT?

Ez da giro itsasoan. Erreka beteek, haize beltzek eta marea biziek bat egin zuten asteotarako, eta errukiena da itsasbazterrean jolasean dabilena. Ontziak kaian dira, arrantzaleak etxean eta, zer esanik ez, arrokeroak, kostako harkaitzetan lanpernatan-eta ibili ohi direnak. Lanpernak… Hau beste inoiz ere kontatua dudala uste dut, baina halabeharrez datorkit gaur ere hizpidera. Lanperna-biltzaileak nekez joango […]

SANTA AGEDA

Arrasatetik Garagartza jo eta, handik hurrena, Gesalibar auzoa duzu, Urkiola parke Naturalaren alboko azpi batean. Eta han, antzina bainuetxe izana, 1898z geroztik urte askoan Santa Agedako Osasun Etxe modura ezagutu izan dena dago; gaur egun, Aita Menni Ospitale Psikiatrikoa. Ahizpa Ospitalariek gobernatzen dute, gaixoei profesionalki arreta pertsonala eskainiz, berealdiko lanean, egun orori berea emanez. Bihoakie […]

febrero 2014
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728