>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

ALAITZ

Apirilari martxoa hemen

hoska hasten zaionean,

zozomikote esaten dugu;

giro txarra, gehienean…

Baina aitonak eta amonak

(berria jakin zenean

Alaitz laztana jaioa zela

martxoaren atzenean)

zer zoriona izan genuen

lauron bihotz barrenean!

 

Aurten martxoko azken eguna

joan zihoala ihes,

mundura sortu zaigu biloba,

izenez Alaitz, aries.

Muxu bat ez den ezer agertu

ezin diogu; hari ez.

Halere zaharrok asko dakigu

uda berrien sariez:

mira irizten gaude oraindik

jaiotzaren mirariez!

 

Martxoak azken hondarrerako

ez zeukan noski egunik

eta iluntze aldera hortxe

dena jarri zen bigunik…

Nahiz eta Alaitz egon zegoen

sabel gozoan legunik,

Lide eta Inge ahizparik gabe

non hasi bila lagunik?

Hiru izarron irri bizia

ez da kenduko digunik!

 

Harri eta zur, hortaz, begira

jarririk laurok Alaitzi,

urte askoan ez genuke nahi

batere begirik itxi,

amodiozko musika jarriz

hainbat bertso eta hitzi,

halako ditxa aitona-amonoi

zaigula-eta iritsi,

eskerrik asko, ama Lierni

eta aitatxo Haritzi!!

 

Bizargorri, 2014ko martxoaren 31n

Temas

Solasean jolasean

Sobre el autor


abril 2014
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930