>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

DOTEA ETA NDZIANI

Aurreagoko larunbat batean, boda batzuk ospatu ziren Hondarribian. Nabaria izan omen zen herrian eztei jantzia, elegantzia, auto soinua eta dantza doinua… Kategoria handikoa dena. Joan zen zapatuan ere, herri-jai berbera tokatu zitzaidan Corellako kaleetan, Nafarroan. Boda dago moda. Baina eztei egunean, bi ezkonberrietan nork du nor erosten? Galdera gordina. Mende askoan ohitura izan baita nolabaiteko […]

JALEKERIA

Antzina-antzina, Eguzki, Ilargi eta Haize senideak ziren. Behin, Trumoi eta Tximista osaba-izebek bazkaltzera gonbidatu zituzten beren harkaitz zorrotz gaineko palaziora. Pozik joan ziren hirurak; baina, badaezpada, amatxo Izarrek etxean geratzea erabaki zuen, ondoezik samar omen zebilela eta. Osaba-izeben salara iritsi zirenean, aho bete huts gelditu ziren senideak mahai gaineko jakien aukeren maukera ikusita. Denetik bazen […]

NIRE ZAHARREAN…

Zahartzea, deabruak  hartzea; zahartzeak, ezer onik ez; etxe zaharrak, itote; zaharrago, beharrago… Hala eta guztiz ere, demontre, denok zahartzera iritsi nahi… Halaxe, zahartzera iritsita, bizi dira gure auzoan agure zahar bi, aitona eginak biak aspaldi, elkarrengandik distantzia handira gabe. Ezin esango dugu hego-haizeak adina urte dutenik, ezta eztula baino zaharragoak direnik ere. Ez. Aspaldi direla […]

ZERUA BETE IZAR

Londrestik alabak bidali berri dit notizia: umore britaniarreko guztien artean, hau apartatu omen dute (ondoren euskaraz emango dizudana) aurtengo txisterik onena. Badu, beraz, zerbait onik, noski. Bete-betean dator, gainera, egunotarako, abuztu ondoko gehienen opor ostean kontatzeko. Honek irri, hark negar, munduko bizitza barre aldetik hartu behar… Munduan beste asko bezala, Sherlock Holmes eta Watson doktorea, […]

septiembre 2014
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930