>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

EPITAFIOAK

Etzidamu, larunbatarekin, Domu Santu edo Santu Guztien eguna… Behin jaioak, hiltzea zor. Edo bestela esanda: atseginena izan arren komedia, azken aktoan beti dago tragedia. Hutsaren denboran pasatzen gara, izan ere, batetik bestera, jaiotzatik zortzara, atseginetik atsekabera. Eta nola denok ere badugun, baldinbetan, hildakorik etxean, egun kalendarioan seinalatu horretan jendea erruz joan ohi da kanposantura, ingurutxoa […]

LEGEA ETA LOGIKA

Zuzenbide ikasketak egiten ari zen mutil gazte azeri batek, ikastaro akaberan, esamina garrantzitsu bat gainditu ez zuen. Irakasle estu zorrotzarengana (legezko kontu bihurrienetan ere, bide batez, buru txit zorrotzeko fama omen zuen harengana) lotsarik gabe jo eta hala egin omen zion ikasle suspendituak, giza legez, argudioan: —On Martin jauna, berorrek ba al daki berorren irakasgaiaren […]

LEGEA ETA ERREGEA

Ez gara orain ariko hemen, berriro, espainiar errege petral ustel eraitsi berriaren gainean. Ez. Haren notiziak maiztuak daude; gogait egin dugu dagoeneko. Historiak gerora ipiniko al du bere lekuan, berez eta legez dagokionean… Nolanahi ere, harenak erabat ahaztu gabe, gibel-asmo gisa harturik baizik, beste errege ingeles baten aitzakiarekin zera esatera nator: justizia ez dela justua […]

MADRILGO BI LEHOIENA

Gehienek diote zoologikotik ihes egindakoak omen zirela; gutxi batzuek, bilbotarrak omen zirela. Bada, ordea, esaten duenik ezetz; bi lehoiak Madrilgo Parlamentu aurreko harrizko lehoiak omen zirela, sorginkeria harrigarria medio, hezur eta mamizko bihurtu omen zirenak. Egia bide dena da, biak behin, ilargi beteko gau batean, bihurritu eta, Madrilgo kaleetan barrena ezkutu-gordeka, zein zeinek bere bidea […]

NOLA DEMONTRE…!?

Gipuzkoako goi-herri koskor batean (zeinaren izenaz, badaezpada, oroitu nahi ez dudan), behin, ez horren aspaldi ere, baserriko gizaseme artean sasoiko bati, munduan beste askori bezala, auto xaharra ajeatu ibiliaren ibiliz eta kalera eraman beharra tokatu zitzaion, konpontzera derrigor. Gogoan ez dut seguru kuatro elea zen (4L) edo renolt seia (R6). Gure gaurko kasurako, igual-igual dio. […]

octubre 2014
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031