>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

ETSIA DA PORROTA, GURE ESKU DAGO-TA

Duela bost egun, ostiralarekin, hartu zituzten poz-pozik gure neska-mutilek oporrak ikastolatik, eskolatik, institututik, unibertsitatetik, Bidasoaren hala iparrean nola hegoan… Duela hiru egun, igande ederrarekin, ospatu zen euskal hirietan pozaren pozez, Gure Esku Dago-ren ekimena, oihalak josiz, erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz, bost hirigunetan jendetzak bilduz… Gaztetxoak txoratzen, herritarrak eztitan. Maite dena ez da neke, eta ai ene […]

HERRI TXIKI, ZERU HANDI

Bilbo erdi-erdiko negozio-gizon tente-tente bat egon zen iaz Hondarribian, uztailez, oporretan. Goiz batean, Kai Berrian ikusmiran zebilela, txalupa bat bistaratu zuen benta parean. Gizaseme gazte-emaneko bat, bakar-bakarrik, atun hegalabur gutxi batzuk lehorrera ateratzen ari zen. Bilbotarrak, hurbilduta, diosala egin, arraiaren ederra goretsi eta galdetu zion itsasgizonari ea zenbatsu denbora behar izan ote zuen arrantza hura […]

HIRU AIZKORA ETA SENAR BAT

Etxekoandre heldu bat behin, beste askotan bezala, sukalderako zotz bila zebilen erreka bazterrean. Zuhaitz adar bat ebakitzen ari zela, kolpea oker jo, aizkora eskutatik libratu eta uretara erori zitzaion, putzurik sakonenera. «Otoi, hel zakizkit!» egin zuen erregu. Eta Jaun Goikoa agertu zitzaion: «Zer duzu, emakumea, negarrez!?». Aizkora errekara erori omen zitzaiola, bada, emakumeak… Jaun Goikoa […]

MATEMATIKA ETA LOGIKA

Bi moja, ostegunero bezala, komentutik herriko kale eta aldirietako auzoetara, galleta egin berriak saltzera atera ziren, in nomine patrika. Kalerik kale, auzorik auzo, etxerik etxe ibili ondoren arratsalde osoan, bazetozen biak moja-etxera bueltan, erretira egitera, blagan biak, Jesukristok eztula egin zuen tokietatik. Bata zen Matematika Ahizpa; bestea, Logika Ahizpa. M eta L, hortaz, guretzat, hemendik […]

junio 2015
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930