>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

JUAN BASURKOREN LAU BERTSO

Juan Basurko Ansola (Hondarribia, 1890; Irun, 1957) euskal idazle izan zenaren lau bertso zahar eder iritsi zitzaizkidan duela urtebete eskutara, mirariz edo txiripaz. Haren eskuizkribu baten fotokopia da, letra txukun dotore argiz idatzia, «BETOR PAKEA» goiburu edo titulua duela. Data Ilbeltza 1947 dakar, eta sinadura Juan Basurko. Tituluaren ondoan, honako ohartxo hau ageri da: «Orain amar urte Bidasoz aruntz idatziak». Esan nahi baitu, 1937an sortuak direla eta, bistan da, erbestean, Iparraldean. Gainera, sinaduraren alboan, eske edo ahalegin edo dena delako hauxe dator: «Esta Poesía se publicaría? en el “Semanario El Bidasoa”». Badirudi ez zela publikatu. Beraz, hau izan liteke, onean, lan eder aspaldiko haren lehen argitaratzea. (Hondarribia aldizkarian atera genituen argitara, 2015eko maiatzean, lehendabizikotz). Urte bat doi geroago, mundu zabalgora botako ditut, merezi dutelako. Inork interesik balu.

Eskuizkribuan datozen bezalaxe idatz-aldatu ditut nik hona. Maiuskulak, komak, azpimarrak, ortografia…, hitzez hitz eta letraz letra, dena Basurkok berak utzi zigun gisa berean erakutsi nahi izan dizut; lege-legera.

1) Guda gogorran, mendean daude            3) Arreba bat det, Irun-en, eta,

Gure lur maitagarriyak,                                Bestea dago Baionan,

Ta, zenbat gera, Bidasoz onuntz                Illoba batzuk, Fraintziyan ditut,

Gudan iges etorriyak,                                    Beste asko Kataluñan,

Bizi geranak naigabeturik                           Seme maitea, nigandik berex,

Malkoz beteta begiyak,                                 Emen bizi da, Urruñan,

Ikusirikan, zer zori txarrak                         Zenbat orlako naigabe da gaur

Dituan gure Erriyak.                                      Zori gaitzeko Españan.

 

2)Yaunari eskerrak, Bidasoz onuntz        4) Denok lenbait-len, alkartu gaiten

Emen bizi naiz pakean,                               Yaunari diot eskatzen,

Urruña-polit, ondoan dagon                      Zeru goitikan, lagun dezala

Basarri txuri batean,                                     Gudu gogor au bukatzen,

Nere arreba maite etatik                              Gizonak noizbait, ikas dezagun

Leku berex-apartean…                                 Alkar goxoki maitatzen,

Onela bizi bearko degu                                Zitalkeriak oinperatuta,

Yaunak nai duan artean.                            Pakean bizi gaitezen.

 

Horra hor, hortaz, Juan Basurko hondarribiarraren lau bertso sentimenduz beteak. Bere buruarekin blagan, lurra eta herria eta guda eta familia dauzka mintzagai, etxetar maiteak batetik, zoritxar zitalak bestetik… Ez zen, ez, atsegin izango 37ko hartan, Bidasoaren bi aldeetan, gudatea tokatu zitzaien gure aurreko errukarri haientzat. Gerra. Haren latza! Gaur ere gerra hotsak badabiltza auzo urrutian, Sirian: erbestea, familia hautsiak, komeriak…! Aise ahazten zaizkigu geure gurasoek jasanak.

Basurko zenaren lau bertsook argia ikusi zuten azkenik, bederen, non?, eta haren jaioterriko euskara hutsezko aldizkarian. Baleki! Zorionean gaude, beraz, gu; eta zorionean daude haren familiakoak ere, baldinbetan. Zortziko nagusi arruntak dituzu, doinu askotan kantatzeko modukoak. Doinu bat aholkatzekotan, «Haizea dator iparraldetik» aholkatuko nizuke, apropos.

Bizargorri, 2016-05-11

Temas

Solasean jolasean

Sobre el autor


mayo 2016
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031