>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

MIRESMENA / SINESMENA

Orain dela aste bi eta erdi burutuagatik, oraindik ere hor dabil aurtengo Korrika Hamaika TBn herriz herri, tipi-tapa, tipi-tapa… Benetan martxan zen garaian, ETBtik bi herri-inguruk ninduten onez onean txunditu, demontretan: ahoa arra betean zabalik eduki ninduten, ardi ergela bezala. Sinesteak lanak baitzituen telebistatik ikusten ari nintzenak, lanak zituenez sinesten, baiki. Batetik, Nafarroako Zangozan, neska […]

UDARAKO IKASTAROAK

Orburuak, zainzuriak eta tipulinak aitzakia (esan nahi baita, alkatxofak, esparragoak eta porrutipulak), lau senar-emazte euskaldun peto-peto egon berri dira, beren bigarren etxeetako batean elkarbizitzen, bost egunez. Bost inporta dio non. Goizean jaiki, gosaldu eta martxa: zein periodikoa leitzera, zein oinez paseatzera, zein bizikletaz korritzera, zein autoz nora edo hara, zein etxea jaso eta erosketak egitera… […]

OSPA-KIZUNAK

Ospakizun handi asko da egunotan han-hemen. Aste Santua delako, batetik; udaberriak aurten, zozomikoteen ondoren, eguraldi gozatsu zoragarriak dakartzalako, bestetik; eta, hori guztia berez aski ez balitz bezala, gainera, festa, turismo, plaia, trafiko, prozesio, shopping, kanpin, putin, pintxo, jatetxe, taberna eta mordo-plazetara jende-bailarak biltzen eta pilatzen eta nahas-mahasten ari direlako nonahi, erruz eta amorruz. Festa, edota […]

PUTAKERIA

Antonio Galaren eskutik eta haren goraintzian, gaztelaniatik euskarara ekarriz, birsortu ditzadan putakeriarenak: Putada es… Ateraldi pipertuak denak (gehienak harenak, batzu-batzuk neureak, bakarren bat beste batena), grazia baino desgrazia gehiago erakusten dutenak; denak ere goikoen eta behekoon arteko alderatzeak, agintari amorratu eta haginkari izorratuon gorabeherakoak. Putakeria da diputatu baten jubilazioa andre alargun batenarekin konparatzea. Putakeria da […]

abril 2017
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930