>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

APEZPIKUA

Apezpiku edo obispo, nahi duzun bezala, elizbarrutietan artzapezpikuen azpitik dagoen apaiz burua… Ez dute hemen batere hautsik eta hotsik harrotu Solsona-ko apezpiku Xavier Novell i Gomá-ren hitzek. Agidanez, aitaren figurarik ezarekin, aitaren sinbolo faltarekin, lotu berri du homosexualitatea; esanez, alegia: «Nago ni, mendebaldeko kultura honetan ez ote dagoen aitaren figura sinbolikoki aienatua, lekutua, itzalia; eta […]

AHAZTU GABE

Batetik, maitasuna eta ilargia handitzen-handitzen ez badoaz, txikitzen-txikitzen joaten omen dira. Bestetik, tribu osoa behar omen da ume bat hezteko. Eta azkenik, sabela bete eta bihotza pron-pon-pon; lagunik bada, beste guztia hor konpon! Hiru esaera zahar horiek diotena gau bakar batean ikusi eta ikasi nuen joan den larunbatean Irunen; atseginik handienetan, benetan. Hogeita hamabi urte […]

HIRU METRO

Metroarekin egin dugu topo egunotan, Bilbon eta Donostian. Baita beste hiri ez oso urrutikoan ere, agidanean. Bilboko punturen batean, zoritxarrez, deskalabroak gertatu berri dira, metroa auzo-etxeen azpitik zalapartaka igarotzen delako gauez eta egunez maiz. Metroaren etorrian eta denboraren joanean, azkenean egundoko arrakalak edo pitzadurak atera omen dira bistara, etxe barruko zein kanpoko hormetan. Eta normala […]

BURLAK BUELTAN

Uste ez dela gerta liteke burlak buelta burutzea… Eguraldi politeko larunbata izanagatik gure probintzian, uda aurreko lehen azterketak gain-gainean izaki, eguerdiko hamaikak ari zirela, liburutegia bete-betea zegoen jende ikasguraz Donostiako Parte Zaharrean. Jende klase guztietatik bazen han, umetik urtetsura, institutuko gaztetxo gorritik unibertsitateko gazte larrira. Denak isil-isilik, bakoitza berean, haitzari urrea bilatzen bezala… Hartan, mutil […]

HIRU ABOKATU

Ez da giro egunotan (Madrilen, batik bat) legelari, abokatu, auzi-epaile, fiskal, herri salatari eta abarren zabarren abarrak direla-eta; girorik ez denez, alafede. Nahi dutena egiten ez ote duten; nahi bezala, apetaz eta kopetaz, joko zikinean ez ote dabiltzan; nahita, botere legegile, judizial eta betearazlea, hirurak alajainkoa, Hirutasun Santua bezala, bat bera ez ote diren, … […]

mayo 2017
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031