>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

NON ZER NOLA ESAN

Bulego, harrera leku edota idazkaritza askotan ibilia da sarri gure laguna; Txomin deituko dudana, neuk neutara. Osasun, administrazio, enpresa, udal eta abarretako bulego edo antzekoetara denok gaude ibiliak. Eta eszena jakina da: jendea zutik atzera-aurrera, jendea eserita txandaren zain, idazkari edo harreragilea mahaian eta norbera zerbaiten eskean edo bila… Harrera publikoetan, gehienetan, leihatiletan kristalez bestera […]

EHIZTARI ETA ARRANTZARI

Urriarekin, hego-haizea harro; hego-haizearekin, usoak hegadan. Hala da legea. Eta usoen atzetik, ehiztariak batera eta bestera; ez dago argi zerbaiten bila ala gauza askoren ihesi… Elemena dira, kantidadea!, ehiztarien abenturak eta kalenturak. Hala ere, gehiago omen dira ehiztarien iruzurrak eta gezurrak. Uso bat bota eta bi galdu zitzaienekoa, ordubetean bi lagunek berrehun birigarro jo eta […]

B.E.M.GA

Udako oporrak ez dira joan zaharrak… Nik bezala honezkero zuk ere frankotan letuko zenuenez noski, oporraldietan sortzen eta pizten omen dira senar-emazteen arteko sesioak eta ika-mikak maiz. Ez nuke ezetzik esango… Kontua da, gure auzoan apartean gabeko bikote adintsu bat joan den abuztuan irten zela (ez dio axola nora) pozetan, eta irail hasieran biak itzuli […]

SAGULUR

Hona hemen Sagulur izeneko mundu honetako bazter baten historia. Sagulur sagutxo guztiak bizi ziren tokia zen; zu eta ni bizi garen bezalaxe. Parlamentua zeukaten, eta lau urtez behin hauteskundeak izaten zituzten. Sailean abiatzen ziren hauteslekuetara, tipi-tapa, botoa ematera, ttak-ttak-ttak… Batzuen batzuek emozioa ere sentitzen zuten, lau urtez behingoa, zuk eta nik bezalaxe. Eta hauteskunde aldi […]

octubre 2017
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031