>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

NAHI DUENAK AHAL DU

Nik ez nekien, baina, badirudi, adituen esanean, geure buruak burmuin edo garunaren berezko trebetasuna mugatzen eta murrizten omen duela. Garunak onartzen omen ditu murrizketak, eta programatua geratzen omen da buruak ezarri dizkion mugetara… Hori hala ez balitz, nahi beste ahalmen ba omen dugu geure baitan; zernahitarako gauza omen gara; nahi duenak ahal omen du; gure […]

MISERIAREN ADARRAK

Laurogei urte bete berri dituen gizaseme handikote bati elkarrizketa egiten ari zaio kazetari gazte interesatu bat, parke bateko aulki egurrezko dotorean, urmael zipriztin jario baten aurrez aurre. Eguraldiak ere ez du aitzakiarik. Zaharra begi-ilun ageri da; gaztea, axolatsu, esan guztia grabatzeko prest: «Bizitza gorabeheratsua izan omen duzu; zalapartatsua, diotenez…». «Bizitza gorabeheratsu, zalapartatsua diozu…!? Bai horixe! […]

EGUNEROKOA

Gaur egungo andre-gizon sasi-adimendu neuro-hipokondriakoen artean temati dabilen burubidea. Oiloari oloa, astoari lastoa; eta… ergelari? Berdela. Egunero jan behar omen dugu sagar bat, burdinagatik; platano bat, potasioagatik; laranja bat, C bitaminagatik; kilo erdi bat barazki gutxienez, badaezpadagatik; meloia, digestioari laguntzeagatik; baita azukrerik gabeko kikara bat te ere, diabetesari aurrea hartzeko. Zuhur dabilena omen da abilena. […]

HAMAIKAGARREN EMAKUMEA

Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna izaki, gaia emana daukat. Bada aspalditik ezin atertuzko hitz-jarioa; badabil egunotan hitzontzi franko hedabideetan. Ezinezkoa da, beraz, ezer berririk esatea, dena esana dago eta. Saiatuko naiz, dena den. Lehendabizi, hamar emakume gogoangarri bezain goraipatu ekarriko ditut nire hizpidera. (Zerrenda Shareak Kultur Elkarteak eman zuen otsaileko Gazteberri-n; nik handik kopiatu […]

marzo 2018
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031