>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

ZERA ZERTZEKO ZERAN…

Amaitzen ari da Seguritate Sozialeko erakunde kudeatzaile espainiarrak (Imserso) aitona-amonentzat antolatzen dituen bidaien aurtengo aldia. Hemendik aurrera, hurrengo hotzaldira bitarte, ez da xahar merkeen beharrik, bestela ere betetzen baitira hotelak han-hemen. Gauza da oparo eta gozaro aprobetxatzen dutela jubilatu euskaldunek ere aukera paregabea, noiz hara noiz bestera bidaiatzeko. Aitona-amona beasaindar ezagun bik egin berri duten […]

GEZURRARENA

Azken bolada luzean badabil istilua franko hedabideetan politikarien edota agintarien gezurren harira. Gezurtero zebilen jakinaren gainean errege Junkarlos I.a Justizia iguala omen dela denentzat zionean, palazioan. PPko Cristina Cifuentes andrea eta Pablo Casado jauna gezurretan ari dira beren master eta titulu eta ikastaroen kontura, Madrilen; baita PSOEko Griñan eta Chaves jaunak ERE diru publikoen partiketen […]

NEKEZ-ARIEN MANTENUA

Egunero dauzkagu berri lazgarriak munduko itsaso eta lehorretatik: bost mugan tiroz erail dituztelakoa, ur gazitan zazpi ito direlakoa, lur gorritan hamaika goseak akabatu dituelakoa. Denak gerratik edo miseriatik ihesi…. Egunero entzuten diegu adituei gosea eta behar-gorriak direla (eta, ezinbesteko ondorioz, emigrazio masiboak) XXI. mendeko korapilorik korapilatsuena… Egunero ahazten zaigu euskaldunok zeinen nekez ari izan ginen […]

GURE XEDEA, GEURE MESEDEA

Ciudadanos-eko Albert Rivera jaunaren hurbileko erreketero, monagillo edo morroi batek kalean harrapatu ninduen lehengoan ziplo. Eskean zetorren, faborezka. Hurrengo hauteskunde-kanpainarako beren alderdi politikoaren ideien muina erabakia omen zeukatela, baita gaztelaniatik katalan eta galegora itzulia ere; baina ez vascuencera. Ea, faborez, euskaratuko ote nion, bada. Baietz, nik. Eta hona hemen gaur bertan entregatuko diodan testua, lerroka: […]

abril 2018
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30