Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

LEHOIKERIA IKARAGARRIA

Jesus Mari Mendizabal

Egunotan, herenegundik etzidamura, Euskal Herriko Bilbo Ziri-Buruan, Makina-Erremintaren 30. Biurtekoa Ospatzen ari dira, Barakaldoko Bilbao Exhibitio Centre mundu osoa biltzeko prest ipinita. Amerikarren Trump-ek, berriz, etzi mugako zergen gerra pitz lezake. Hura bezain buru-zahagi badela demostratzeko eta, bide batez, aldizka turistak handizka konkistatzeko, zer otuko Aburto Alkate Jaunari?, eta bururatu zaio lehoikeria ikaragarria. Bilarazi ditu […]

banator…

Jesus Mari Mendizabal

Joan den aste azkenean ez duzu blog berririk hartu: internetaren makineriak hartara gaitu behartu… Nonbait, uhinen itsasoetan zertxobait zaie ihartu: zabala omen sarea baina ezin izan dut nik sartu… Asteazkena berriz badator; baietz zerua izartu!   Bizargorri, 2018-05-28

HIRUGARREN ZATIA

Jesus Mari Mendizabal

Aurreko asteburuan errugbiaren borroka-saltsa izan da bizi-bizi, bero-bero, Bilboko San Mamesen, Challenge eta Champions bi kopa finaletan. Galeseko eta Ingalaterrako, Irlandako eta Frantziako taldeak konbatean ibili dira heriosuhar, hala joko-zelaian nola harmailetan eta kaleetan ere: “hi bahaiz, ni ere banauk!” esaka, elkarri aurre eginez. Bitik batek irabazi du; besteak galdu egin du. Historia irabaztunek idazten […]

ATZOKO MUNDUA

Jesus Mari Mendizabal

Sigmund Freud Austriako Pribor hirian jaio zen 1856ko maiatzaren 6an, eta Londresen hil, 1939ko irailaren 23an. Stefan Sweig idazlea, berriz, Vienan jaio zen 1881eko azaroaren 28an, eta Brasilgo Petropolisen hil, 1942ko otsailaren 22an. Biak ziren austriarrak, hortaz; biak juduak; eta, biak hala biak, erbestean hil ziren halabeharrean, halakoxeak izaki garai hartako zorigaitzak… **** «Adore morala […]

MIGEL “PATAPALO”

Jesus Mari Mendizabal

EL BIDASOA aldizkariak, 1934ko ale batean, dakar Migel Patapalo-ren berri. Kronika zaharra dela dio artikulugileak; auskalo, hortaz, noizko historiak diren… Harresi barruko gaztelu zaharra bera baino ere ezagunagoa omen zen Hondarribian. Hura omen zen gizona, hura! Arte gogorra bezala trinko, gorosti hezearen antzera zimel; alai eta adarjotzaile; guztiek maite omen zuten herrian. Gaztetan arrantzale fin […]

mayo 2018
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031