>

Blogs

Federación deporte adaptado

Baño sin barreras

'OZTOPORIK GABEKO BAINUAREN' AURKEZPENA

Jakinarazi nahi dizuegu datorren astelehenean, uztailaren 21ean, 13:00etan, gure Federazioak antolatzen duen “Oztoporik Gabeko Bainua” izeneko programaren aurkezpen ofiziala egingo dugula Hondarribiko hondartzan. Jarduera dagoeneko martxan dago, eta aurkezpenean parte har dezazun nahi dugu gure ekimena babestuz (Hondarribiko hondartzaren azken arrapalan, Interlinen etxeen parean). Denak gonbidatuta zaudete! Badakizue, nahi duzuen guztietan etor zaitezkete hondartzara! ERRESERBARAKO TELEFONOA: 651 […]

'OZTOPORIK GABEKO BAINUAREN' GUNEA

Bi aste baino gehiago igaro dira ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa martxan jarri zenetik. Azken egunetan eguraldi ona egin duenez, jende ugari etorri da Hondarribiako hondartzara. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa gustura agertzen da iaz lortu zen emaitzarekin, horregatik, pertsona guztiak animatzen ditu eguzkiaz nahiz itsasoaz berdintasunean gozatzeko aukerari baietz esateko. Baina, zer aurki daiteke Hondarribiako hondartzan? Nolakoa ote da […]

'OZTOPORIK GABEKO BAINUAREN' JATORRIA

Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak iaz jarri zuen lehen aldiz martxan ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa. Gipuzkoako hondartzetan mugimendu murriztuak dituzten pertsonentzako kalitatezko zerbitzurik ez zegoela ikusita, Kutxaren laguntzarekin, Federazioak programa berri honi ekin zion. Izan ere, ezintasunagatik, adinagatik edo beste arrazoiren batengatik mugikortasuna murriztuta duen edozein pertsonarentzat da zerbitzu hau. Iaz, eguraldiaren laguntza handirik ez izan […]

BISITARI UGARI HONDARTZAN

Aste honetan eguraldi onarekin batera, bisitari ugari animatu dira Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren ‘Oztoporik gabeko bainua’ programan parte hartzera. Goizez eta arratsaldez hainbat talde hurbildu dira Hondarribiako hondartzara. Tenperatura ona, eguzkia, bainatzeko aukera, dibertitzeko parada eta ondo pasatzeko eskaintza ziurtatuta du hondartzara etortzen den orok. Gogoratu mugimendu murriztuak edota ezintasunen bat duen guztiak parte har dezakela […]

AURRERA DOA 'OZTOPORIK GABEKO BAINUA'

Hamar egun igaro dira ‘Oztoporik gabeko bainua’ martxan jarri zela. Aurreko astean eguraldiak lagundu ez bazuen ere, aste honetan eguzkia ikusteko aukera egon da Hondarribiako hondartzan. Hala, talde eta pertsona gehiago animatu dira ‘Oztoporik gabeko bainua’ programan parte hartzera. Bainu bat hartzeaz gain, jendeak jokoak egiteko parada ere izaten du. Erreserbak 651 902 666 telefonoan […]

LEHEN BISITARIAK HONDARTZAN

Astebete igaro da ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa martxan jarri zenetik. Eguraldiak lagundu ez badu ere, lehen bisitariak etortzen hasi dira Hondarribiako hondartzara. Iaz programak izan zuen arrakasta ikusita, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak, monitore gehiago jarri ditu hurbiltzen diren guztiek bainua hartzeko aukera izan dezaten. Hondartzara iristeko, han ibiltzeko eta eguzkiaz nahiz itsasoaz berdintasunean gozatu ahal […]

ZERGATIK HONDARRIBIAN 'OZTOPORIK GABEKO BAINUA'?

Astelehenetik martxan dago Hondarribiako (Gipuzkoa) hondartzan ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa. Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak, Kutxaren laguntzarekin, bigarrren urtez programa aurrera atera du. Baina, zergatik Hondarribiako hondartzan? Gipuzkoako kostan hondartza ugari daude, baina Hondarribiakoak ez du sartzeko arazorik. Mugimenduak murriztuta dituzten pertsonentzat hondartzako sarrera egokia da. Bestalde, hondartza honetan ez dago olatu handirik, beraz, lasai bainatu […]

OZTOPORIK GABEKO BAINUA MARTXAN

Mugimenduak murriztuta dituzten pertsonek askotan aisialdirik eta denbora librerik apenas izaten duten; eta gainera, sarritan ez dute behar besteko laguntzarik izaten denbora horretaz gozatu ahal izateko. Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak pertsona horientzat sortu zuen, iaz, ‘Oztoporik gabeko bainua’ proiektua. Egitasmoaren helburu nagusia da mugimenduak murriztuta dituzten pertsonek besteek bezala itsasoaz eta eguzkiak gozatzea.    Helburu […]

marzo 2024
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031