Indian, emakumeen kontrako diskriminazioa
sabel eta sehaskan hasten da
Calcuta Ondoan GGKE-ak Beasaingo udalaren laguntzaz “Sari”tik
Harantzago. Indiako emakumeak
ekitatearen bidean erakusketa prestatu du. Erakusketa honek Indiako
emakumeen errealitatea islatzen du eta jasaten duten desberdintze, inekitate
eta bidegabekeria egoeretatik ateratzeko egiten dituzten ahaleginak
azpimarratzen ditu.
GGKEaren eskutik eta 2003 urtetik India osoko milaka
emakumek emakumearen ahalduntzean erdiratutako proiektuetan parte hartzen dute.
Proiektu mota hauek emakumeak lagundu nahi ditu independentzia, parte hartze,
erabaki hartze eta autoestimazioaren
norabidean ibili behar duten bide luzean. Egunero ikerketa askok
frogatzen dute garapena lortzeko baliabide eraginkorrena emakumeen autonomia
dela. Beste edozein ekintza alorrek ez ditu emakumearen autonomiak ematen
dituen produktibitate ekonomikoa handitzeko, pobrezia tasak murrizteko edota
haurren eta amen heriotza tasak murrizteko aukerak paregabeak betetzen. Berdin
gertatzen da elikaduraren hobekuntza, osasunaren sustapena (IHESA ere bai)
edota hurrengo belaunaldien hezkuntza aukeren handitzeari dagokionean.
Erakusketa Beasaingo Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan
azaroaren 18tik 27ra eta astelehenetik ostiralera 19:00etatik
21:00tara bisitatu ahal izango da. Calcuta Ondoanek hiritargo osoa gonbidatzen
du hau bisitatzera eta bereziki Beasaingo biztanle guztiak. Bisita honek mundu
osoan gizon eta emakumeentzako bizitza duin eta zuzenago bat lortzeko eman
daitezkeen pausuen inguruan hausnarketa egitea ere bilatzen du.
Indian, munduko beste
herrialde askotan bezala, maila handi edo txikiagoan emakumeek diskriminazio
berezia pairatzen dute emakume izatearen arrazoi soilagatik. Inekitate eta
bidegabekeri honek izaera sozioekonomikoko ondorio latzak ekartzen ditu,
pobrezia iraunarazten du eta herrialdearen giza garapena eta garapen ekonomikoa
oztopatzen ditu.

Argazkia: Renata Laszczak. 2010, Kerala.
Munduan dauden pertsona
pobreenen artean, 1.000 milioi inguru direnak, 600 milioi inguru emakume eta
neskak dira. Gainera horien artean badaude batzuk pobreziarekiko kalteberatasun
handiagoa dutenak, hala nola emakume nekaraziak, etnia berezietako emakumeak,
alor informalean lan egiten duten emakumeak, etorkinak, elbarritasunen baten
bat duten emakumeak eta agureak direnak.
Emakumea izateaz gain etnia berezietako parte diren
emakumeak diskriminazio bikoitza pairatzen dute: genero eta arraza diskriminazioa. Hau da Indiako emakume
gehienen egoera. Hauek gainera beste bi diskriminazio mota gehiago pairatzen
dute: kasta eta adinaren inguruko bazterketa. Hortaz, Indian kasta baxuko eta
etnia berezietako emakume eta neskek diskriminazio laukoitza jasaten dute:
emakume izateagatik, kasta baxukoak izateagatik, pobre izateagatik eta gazteak
izateagatik.
Badira emakume eta neskatoek
pairatzen duten diskriminazio hau agertzen duten estatistika ugari, horien
artean esanguratsuenak hautazko abortuak (1000 mutil bakoitzeko 914 neska),
amen heriotza tasa altuak (100.000 erditze bakoitzeko 450 emakume, europar batez
bestekoa 4/100.000 delarik) eta doteak eragindako heriotzak edo “Dowry Deaths”-ak direlarik..
Datu hauek berdintasunaren
alde eta genero indarkeriaren aurka lan egiten jarraitzea beharrezkoa dela
azpimarratzen dute. Testuinguru honetan Calcuta Ondoan-ek gogorarazi nahi du ezinbestekoa
dela Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna bezalako ospakizunak
ospatzen jarraitzea. Egun hau, urtero azaroaren 25ean ospatzen dena, aurten Usurbe
Antzokian abian egongo den erakusketaren datekin bat egiten du gainera.
Informazio gehiago:
Calcuta Ondoan
ONGD
General Jáuregui 16, baxua.
20.003 Donostia – Tlfn 943 43 18 49
edurne@calcutaondoan.org
info@calcutaondoan.org
www.calcutaondoan.org