>

Blogs

Ekonomiaren Plaza

Ekonomiaren plaza

Nolakoa izango da eskola 2030. urtean?

 

Twitterren jarrai nazakezu: @InakiErauskin

 

–          Ikasi behar dena, curriculuma, pertsonalizatuagoa eta egokituagoa izango da ikasle bakoitzarekiko. Horrekin batera, ikasle bakoitzak ikasketa-prozesua bere erritmoan egitea eta aurrera nola egiten duen ikustea ahal izango du.

–          Irakasleen funtzio nagusia ikasleak ikasketa-prozesuan gidatzea eta laguntzea izango da.

–          Irakasteko ikuspegi eta sortzeko prozesu berritan oinarritzen diren metodo berritzaileak erabiltzen dituzten eskolak oinarrizkoak izango dira.

–          Gehien baloratuko diren abileziak pertsonalak izango dira (talde lanean aritu, jendearen aurrean hitz egin, …), gauzak nola egiten diren eta abilezia praktikoak ondoren, eta azkenik jakintza akademikoa.

–          Jakintzako iturri nagusia online bidezko edukia izango da, eta ondoren adreiluzko eta zementuzko eskola bidezkoa.

–          Eskoletako tituluetaz gainera, enpresek emandako zertifikazioak garrantzi handia hartuko dute.

–          Ikastea bizitza osoko prozesua izango da.

–          Ikasketetan erabiliko den hizkuntza nagusia mundo mailakoa izango da.

–          Big datak (datu base handien erabilerak) zeregin handia izango du hezkuntzan.

–          Estatua ez da izango hezkuntza finantzatzeko izango den iturri nagusia.

 

Hori guztia gertatuko al da hemendik 16 urtera? Hori diote munduko hainbat hezkuntza-adituek duela egun batzuk argitaratutako txostenean (ikus hemen informazio gehiago nahi baduzu), WISE (World Innovation Summit for Education) deituriko ekimenean. Bere helburua hezkuntzan berrikuntza eta elkarlana mundo mailan bultzatzea da. 1.go irudiak erakusten ditu emaitza nagusiak. Horietako batzuk aipatu ziren duela urte pare bat Asier blogkideak idatzitako postean (ikus hemen). Eduard Punset pentsalariak horietako batzuk ere aipatu ditu bere liburu berrian (ikus hemen horri buruzko albistea).

 

1. irudia. Eskola 2030. urtean

Iturria: http://www.media.wise-qatar.org/wise-survey-school-in-2030-infographics/

 

Zaila da jakitea ikuspegi hori beteko den ala ez, bestetan esan ohi dudan bezala, aurreikustea zaila baita, etorkizunari buruz bereziki. Baina hainbat alorretan mugimendu garrantzitsuak ematen ari dira, online edukietan nabarmenki. Horren adibide dira MOOC (Massive Online Open Courses) ikastaroak, blog honetan aipatu izan dugun bezala (ikus hemen eta hemen) edo Khan Academyko ikastaroak (ikus hemen eta hemen). Bestetik, flipped classroom delako metodologia ere erabiltzen hasia da zenbait lekutan eta “modan” dago. Horren bitartez, ikasleek ikasi beharrekoa bideo eta beste elementuen bitartez ikasten dute etxean eta gero guztiek horren inguruan eztabaidatzen dute klasean, ariketen eta beste jardueren bitartez (ikus hemen informazio gehiago nahi baduzu). Norabide horretan aldaketa nabarmenak izango direla oso argi dirudi. Zalantza gehiago ditut, irakaslearen funtzio laguntzaile edo coach antzeko horretan. Argudio nagusia da Googleekin ezin dela lehiatu. Ados. Baina Google oso zabala da, zabalegia, eta jakin behar da eduki ona txarretik “diskriminatzen”. Eta hori nola ikasten/lortzen da?

Teknologia berriek aukera berriak eskainiko dituzte hezkuntzan 2030ean, eta horrek irakasteko eta pentsatzeko modu berriak ekarriko dituzte. Horietako batzuk, ziur, oraindik ez ditugu ezagutzen, baina abilezia pertsonalak garrantzitsuagoak izango diren neurrian, irakasle-ikasleen arteko interakzioak hor jarraituko du ikasketa prozesuaren erdi-erdian.

 

Twitterren jarrai nazakezu: @InakiErauskin

 

Temas

Hausnarketa eta eztabaida gure errealitate ekonomikoaz /Reflexión y debate sobre nuestra realidad económica

Sobre el autor

"Donostiako Deustu Business Schoolen eta Lehiakortasunerako Euskal Institutoan, Orkestra-n, dihardugun lau unibertsitate irakasle eta ikertzaile gara. Blog hau sortzera bultzatu gaituena zera da: modu ulerterraz, zorrotz, kritiko eta burujabean egindako hainbat gai ekonomikori buruz gogoetak plazaratzea, gai horiek gure bizitzan eta gu parte garen gizartearenean eragin handia dutelakoan". --------------------- "Este blog pretende reflexionar sobre diferentes cuestiones económicas que nos afectan como personas y como sociedad, de una manera divulgativa, rigurosa, crítica e independiente. Somos cuatro profesores que desarrollamos nuestra actividad académica en la Deusto Business School en su campus de San Sebastián y en el Instituto Vasco de Competitividad, Orkestra. Blog sobre economía de Asier Minondo, Iñaki Erauskin, Bart Kamp y Jon Mikel Zabala".


noviembre 2014
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930