Diario Vasco
img
Categoría: Corto
‘Betiereko emaztegaia’, euskal zine gaztea

Askotan komentatzen dut espazio honetan benetako zinea faltan botatzen dela, artifiziala dela sala komertzialetan ikusten dugun zinea. Azkenaldian benetako zinea aurkitzeko diru gutxi eta imaginazio askorekin egindako zinera jo behar dugu, lagunen artean egindako zinera, etxean ditugun tresnekin egindako zinera.

Betiereko emaztegaia‘ lagun batek egindako filma da, Gaztezulo aldizkariak antolatzen duen VI. Bideo lehiaketara aurkeztua. Iker Casado eta bere lagunek egindako larbumetraian ilusioa nabari da, zinea egiteko gogoa eta istorioak kontatzeko irrika.

Casadoren lanak trauma baten aurrean erreakzionatzeko dugun modua esploratzen du. Bizitzan markatzen dugun meta horietako bat erortzen denean, aurrera jarraitzeko aukerarik gabe geratzen garen momentu horretan, etorkizunaren aurrean zer egin ondo jakin gabe geratzen gara. Mundua amaitzen da.

Agian ez da larbumetrai onena, baina benetakoa dela nabari da, eta horrek ez du preziorik.

Larbumetraia atsegin baduzu sartu VI. Gaztezulo Bideo Lehiaketaren webgunera eta eman zure botoa ‘Betiereko emaztegaiari‘. Etorkizun handiko zinemagile baten lehen pausoan lagundu.

Ver Post >
Sobre el autor Asier Manrique
Comunicador, periodista y blogger. Amante de la música, el cine, la televisión... Escribo El Fotograma para compartir mi pasión por el cine, cine clásico y actual, de todos los géneros.

Otros Blogs de Autor