AINTZANE EZENARRO - ARALAR. Gipuzkoako zerrendaburua (Política)
Sábado, 19/03/2005
Zergatik ARALAR?
Lehenik eta behin, agur bero bat bidali nahi nieke sarearen bitartez honera hurbiltzen diren internauta guztiei. Espero dut gaur ireki dudan blog honek balioko duela iritziak trukatzeko, informazioak helarazteko eta sor litezkeen zalantzak argitzeko.
Hasteko, Aintzane Ezenarro naiz, Getariko zinegotzi eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan ARALAReko batzarkide eta bozeramalea. Baita, militantziak hala erabakita, datozen hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendaburua.
Zergatik aurkeztuko da ARALAR hurrengo hauteskundeetan? Ba, sei puntutan laburbiltzen saiatuko naiz.
1.- ARALARek eskeintza berria eta berritzailea dakarkigu. Haize freskoa, mugimendua, gotortuegi dagoen jokaleku politikoan. ARALARen, sorreraz geroztik, ezker abertzale zibil eta zabal baten alde lanean ari gara. Guztion giza eskubideak defendatzen dituen ezker abertzalea nahi dugulako. Ezkerreko abertzale guztiak bilduko dituen espazio politiko anitza, askea eta autonomoa bilatzen dugulako.
2.- Abertzaleok ezkerreko erreferentzia eraginkorra behar dugu. Zalantzarik gabe, bide politiko soiletatik eta aniztasunaren onarpenetik bakarrik lortuko dugu ezkerreko abertzaleok euskal politikagintzan eraginkorrak izatea. Alternatiba izatea eta abertzaletasunean ere ezker-eskuin dialektika ezartzea.
3.- Ezker abertzale politikoaren bermea. Etorkizunean ezkerreko abertzaleok bilduko garen espazioa bide berrietatik abiatu dadin, ezinbestekoa da ARALAR legebiltzarrean egotea, ARALAR gizarte honetan erreferente berritzaile bilakatzea. ARALAR delako gaur ezker abertzale politikoaren berme bakarra. Hori da gure ekarpen nagusia bakeari, euskal gizarteari eta ezker abertzaleari berari ere.
4.- Burujabetzan aurrera egiteko bermea. Legebiltzarrak hasitako burujabetza bidean atzerapausorik izan ez dadin, behar beharrezkoa da legebiltzarrean akuilu lana egingo duen ezker abertzale politikoa. Gure etorkizuna guk erabakiko dugu, gure eskubidea delako. Eskubide horren defentsan konfrontazio demokratikoa muturreraino eramateko prest egon behar dugu eskubide horren alde gauden guztiok. Erabakitzeko eskubidea ez da negoziatzen.
5.- Ezkerreko politikaren bermea. Eguneroko bizitzan eragiten diguten erabakiek ezker bultzada izan dezaten, legebiltzarrean eskuak libre izango dituen ezkerreko indarra behar dugu. Arduratsu baina ausart jokatuko duen ezkerra. Politika sozialean askoz haruntzago joan daitekeelako, zerga politika birbanatzaileagoa behar dugulako, ingurumenarekin errespetutsuagoa den azpiegitura politika bultzatu behar delako eta euskara eta kulturaren sustapenean askoz ere neurri eraginkorragoak hartzea nahi dugulako. Bestelako politika bat egin daitekeelako eta egin behar delako.
6.- Bazterketarik gabeko bake-prozesuaren bermea. Bakearen helburuari begira, guztion giza eskubideak defendatuko dituen ezker abertzalea premiazkoa da. Baina horrekin batera, bake-prozesu baten atarian inoiz baino garrantzitsuagoa da bake eta normalizazio politikorako negoziazioetan inor ez baztertzea. ARALAR-ek tinko defendatuko du inor baztertuko ez duen bake-prozesua martxan jartzea, behingoan guztion arteko adostasuna posible izan dadin. Horrela bakarrik lortuko dugu Euskal Herriak eta euskal gizarteak irrikatzen duen aro berriari ekitea.
Horra hor, beraz, gure arrazoiak borroka politikoan egoteko eta datozen hauteskundeetara aurkezteko.
Comentario de: Mikel [Visitante] Lunes, 21/03/2005 - 12:10
Bazen garaia! Gipuzkoako herritar askorentzat ezker abertzalearen espazio politikoa berriztatu eta desmilitarizatua aukeran izatea eskertzekoa da. Orain arte ezkerrekoa eta abertzalea izatea ezinbestez kontzientzia antimilitarista eta bakezalearekin topo egiten inplikatu baitu. Aralarrek ordezkatun nahi duen espazio politikoa herri honen zati handi batena dela deritzot. Animo eta aurrera.
Aralar es una buena iniciativa para los que nos consideramos abertzales y de izquierdas y, por lo tanto, queremos que esta opción sea políticamente operativa e ideológicamente intachable. Para el bien de tod@s. Aurrera.
Comentario de: ruzabal [Visitante] Martes, 22/03/2005 - 11:43
cual es programa en cuanto a temas sociales de Aralar, el politico en general lo tengo claro, casi seguro votare a Aralar, porque ya va siendo hora que me sienta representado en el Parlamento de Vitoria.
Esperando respuesta
Comentario de: Antonio de Madrid [Visitante] Martes, 22/03/2005 - 11:45
Aintzane, Ni Antonio naiz. Cambio al castellano para que me entienda mas gente. Nada, solo desearte buena campaña y decirte que sales muy bien en la foto. Tienes un pelo muy bonito. Venga a ver si conseguis un escañito para verte mas..solo uno eh?..agures desde la Capi
Comentario de: Maite Larraza [Visitante] Martes, 22/03/2005 - 15:12
Zein dira zuen proposamenak gizarte arloan, ingurugiroan, eta bestelakoetan?
Uste dut Batasuna eta Aralarrek ere, gehiegi hitz egiten duzuela teoriaz, baina arazo konkretuak nola konpontzen dira? Zer proposatzen duzue?
Abertzaleak ere gauza praktikoak behar ditugu. Independentzia bai, baina hobetzeko.
Comentario de: Iñaki Gasteizekoa [Visitante] Miércoles, 23/03/2005 - 00:18
Aupa, Aintzane!
Datorren hauteskudeetan eserleku bat baino gehiago lortzea opa dizuet.
Beharrezkoa da politika bide demokratiko eta baketsuaz egin nahi duen ezker abertzalea. Ea ahalik eta etorkizun hubilenean ezker zibil eta zabal bat eukitea lortzen dugun, herri honetan erabakitzeko beharbesteko indarra izango duena.
Benetan, onena opa dizuet.
Comentario de: gutarra [Visitante] Miércoles, 23/03/2005 - 21:24
Aintzane, como estas? Bueno estar lo que se dice no estas mal...
Venga ahora en serio. Mira no soy abertzale pero solo os deseo que los que tambien se llaman a si mismos de izquierdas y abertzales no vayan a por vosotros.
Os lo deseo de todo corazon. Es horrible vivir amenazado.
Blog hau irekitzeko gonbidapena gustura onartu nuen ARALARen politikaren zutabeetako bat herritarren parte hartze zuzena sustatzea delako. Halaxe saiatzen ari gara gauden esparru guztietan, demokrazia ez baita agortzen lau urtean behin bozka ematearekin eta, beraz, gizarte mugimendu zein herritar soilekin uneoro kontatu beharra dagoela sinetsita nago. Espiritu horrekin nator zuengana eta denontzat aberasgarria izango dela ziur nago.
--------------------------------------------------------------
Acepté gustosamente la invitación de abrir este blog porque uno de los pilares de la política de ARALAR es precisamente promover la participación directa de los ciudadanos. Así lo estamos promoviendo en todos los ámbitos en los que estamos presentes, ya que la democracia no se agota en emitir un voto cada cuatro años y, por lo tanto, estoy convencida de que hay que contar en todo momento tanto con los movimientos sociales como con los ciudadanos de a pié. Con ese espíritu vengo aquí y estoy segura de que será enriquecedor para todos.