Buscar
por palabra clave
Buscar
 
AINTZANE EZENARRO - ARALAR. Gipuzkoako zerrendaburua (Política)
Domingo, 20/03/2005
ARALARek merezi du. Euskal Herriak ARALAR merezi du
Euskal Herritik kanpo bizi baina euskalduna den lagun horri: ARALAR-ek merezi ote duen galdetzen zenidan. Nik nire esperientzia eta bizipenetik erantzungo dizut: ARALARek merezi du eta Euskal Herriko hiritarrok ARALAR merezi dugu. Konbikzio sakon hau izan da, zailtasun guztien gainetik, ARALARen proiektua sortu eta etorkizunerako eskaintza berritzaile gisa mantentzera eraman gaituena. ARALAR-ek erakutsi du posible dela Giza Eskubide guztien defentsaren oinarritik abiatuta herri honetan bestelako politika bat egitea; alternatiba errealak eta egingarriak eskaintzea. Abertzaletasunaren baitan ezker-eskuin dialektika ezartzea. Betiko gaiez gain (erabakitzeko eskubidea, gatazkaren konponbidea), egunerokoan eragiten diguten erabakietan eragingo duen ezkerra behar dugulako. Hainbatetan Europako herri aurreratuena garela gogorarazten digutenean, gogoratu egin behar da ere, politika sozialean 8 puntu atzetik gaudela, edota zerga politika askoz ere atzerakoiagoa dugula. Eta beraz, eskaintzen dena baino askoz ere gizarte-babes gehiago eskaini daitekeela erakunde publikoetatik. Ingurugiroarekin errespetutsuagoa eta herritarren beharrak gehiago kontuan hartuko dituen azpiegitura eta garraio politika behar dugula; euskara eta euskal kulturaren aldeko politika aktiboagoa egin daitekeela; edota herritarren eta herritar mugimenduen partehartze handiagoa bultzatu daitekeela guztioi eragiten diguten erabaki garrantzitsuetan. Ez dakit "euskaldun jator" garen. Baina bai ordezkatzen dugu azken urteotan erreferente politikorik aurkitu ez duen gizarte sektorea. Askotan bestelako eremuetan oso aktiboa eta parte hartzailea izan dena eta dena (gizarte mugimendu, euskararen aldeko lanean...) baina politikagintzan, batez ere ETAk su-etena apurtu zuenetik, umezurtz egon dena. Horiengan ilusioa piztea, aro berrian bide berriak eskaintzea da gure asmoa eta horren alde borrokatuko dugu, lasai, baina gure indar guztiekin. Merezi dugulako. Euskal Herriko gizarte sektore zabal honek ere ordezkaritza politikoa izatea merezi duelako. Besarkada bat eta animo Aintzane Ezenarro
 
Escrito por a las 10:53 am Ver/Hacer comentario (13)

     Enlace permanenteEnlace permanente General
 AINTZANE EZENARRO - ARALAR (Política)
Blog hau irekitzeko gonbidapena gustura onartu nuen ARALARen politikaren zutabeetako bat herritarren parte hartze zuzena sustatzea delako. Halaxe saiatzen ari gara gauden esparru guztietan, demokrazia ez baita agortzen lau urtean behin bozka ematearekin eta, beraz, gizarte mugimendu zein herritar soilekin uneoro kontatu beharra dagoela sinetsita nago. Espiritu horrekin nator zuengana eta denontzat aberasgarria izango dela ziur nago. -------------------------------------------------------------- Acepté gustosamente la invitación de abrir este blog porque uno de los pilares de la política de ARALAR es precisamente promover la participación directa de los ciudadanos. Así lo estamos promoviendo en todos los ámbitos en los que estamos presentes, ya que la democracia no se agota en emitir un voto cada cuatro años y, por lo tanto, estoy convencida de que hay que contar en todo momento tanto con los movimientos sociales como con los ciudadanos de a pié. Con ese espíritu vengo aquí y estoy segura de que será enriquecedor para todos.
 
LUN MAR MIE JUE VIE SAB DOM
  >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      
 

 Buscar


Todas las palabras
Alguna palabra
Frase entera

 
 Categorías
 
 
   
 
VOCENTO
© Copyright DIARIOVASCO.COM
DIGITAL VASCA, S.A. CIF A-20677878
Camino de Portuetxe, 2. 20018 San Sebastián

Contactar / Mapa web / Aviso Legal / Política de privacidad / Publicidad / Master El Correo / Club Lector 10