AINTZANE EZENARRO - ARALAR. Gipuzkoako zerrendaburua (Política)
Miércoles, 23/03/2005
Teoria eta praktika uztartu nahian
Maite Larrazak gure proposamenen berri eskatu digu. Teoriaz asko hitz egiten dugula baina gero arazo praktikoei aurre egin behar zaiela eta abertzaleok gauza praktikoak behar ditugula. Ba, begira Maite, erabat ados nago zurekin. Lehen, beste internauta bati azaldu diot, labur izan bada ere, zein den gure programaren filosofia orokorra eta gai zehatz batzuen inguruan dugun jarrera. Egia da historikoki ezkerraren akatsetako bat teorian galtzea izan dela. Mundua nola nahi genukeen beti izan dugu oso argi, baina gero ezarri behar dira politika konkretuak arazo konkretuei heltzeko eta hor sortzen dira kontraesanak. ARALARen asko hausnartu dugu horretaz eta horren froga da lehenengo kongresuan onartu genuen ildo ideologikoa. Ezkerrak alternatibak eskeini behar dituelakoan nago, alternatiba egingarriak, unean uneko arazoei erantzuna emango dietenak, baina, aldi berean, azken helburuak begibistatik galdu gabe, hau da, justizia soziala begibistatik galdu gabe.
Eta hori nola gauzatzen da?. Jarriko dizkizut bi adibide:
Zerbitzu sozialetako langile azpikontratatuen egoera. Dakizunez, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea naiz. Legealdi honetan sortu den arazoetako bat izan da adineko pertsonen erresidentzietan lanean ari diren azpikontratatuek baldintza negargarrietan egiten dutela lan. Foru Aldundiak dio ez duela dirurik eta funtzionarioen soldatak eta lanorduak azpikontratatuei ezarrizez gero sistemak porrot egingo lukeela. Arazo horren aurrean ARALARen aldetik planteatu genuen aplikatzea Angel Toña Jaurlaritzaren bitartekariak Arabako erresidentzia batetarako ezarri zuen laudoa. Laudo hori ez da inondik ere ARCEPAFEren mailara iristen baino gaur egun ematen diren baldintzak nabarmenki hobetzen ditu eta, batez ere, irekitzen du bide bat homologatzen joateko urteetan zehar. Plantea genezakeen ARCEPAFE (funtzionarien komenioa) ala ezer ez, baina nahiago izan genuen zerbait egingarriagoa jarri mahai gainean, hain zuzen ere, Foru Aldundiaren kontraesanak agerian uzteko. Eta baita lortu ere! Erantzuna ezetz borobila izan baitzen!.
Beste adibide bat. Diputazioak erabakita du etxe tasatuak bultzatzea. Horiek zuzenduta daude VPOren baremo ekonomikoak gainditzen dituztenei. Noski, beti bezala, ahaztu egiten zaie badagoela jende asko baremo horietara iristen ez dena, hala nola, lan prekarioak dituztenak, ordukako kontratuak dituztenak eta abar. 2005eko aurrekontuen eztabaidan, gure abstentzioa negoziatu genuen hainbat konpromisoren truke. Besteak beste, onartu ziguten Diputazioak sustatuko dituen etxebizitzen % 20 alokairu sozialekoak izango direla, hau da, errentaren araberako alokairukoak. Hobe zela aurrekontuei ezetz esatea, jarrera estetikoa mantenduz eta aurrerapauso txiki horiei muzin egitea?. Kontxo, dena eztabaidagarria da. Baina gu saiatzen ari gara erakusten, hasierako parrafoan esan bezala, uztargarriak direla printzipio ideologiko tinkoak izatea lorpen sozialak eskuratzearekin, askozez nekezagoa bada ere.
Blog hau irekitzeko gonbidapena gustura onartu nuen ARALARen politikaren zutabeetako bat herritarren parte hartze zuzena sustatzea delako. Halaxe saiatzen ari gara gauden esparru guztietan, demokrazia ez baita agortzen lau urtean behin bozka ematearekin eta, beraz, gizarte mugimendu zein herritar soilekin uneoro kontatu beharra dagoela sinetsita nago. Espiritu horrekin nator zuengana eta denontzat aberasgarria izango dela ziur nago.
--------------------------------------------------------------
Acepté gustosamente la invitación de abrir este blog porque uno de los pilares de la política de ARALAR es precisamente promover la participación directa de los ciudadanos. Así lo estamos promoviendo en todos los ámbitos en los que estamos presentes, ya que la democracia no se agota en emitir un voto cada cuatro años y, por lo tanto, estoy convencida de que hay que contar en todo momento tanto con los movimientos sociales como con los ciudadanos de a pié. Con ese espíritu vengo aquí y estoy segura de que será enriquecedor para todos.
Aún no hay Comentarios para este artículo...