AINTZANE EZENARRO - ARALAR. Gipuzkoako zerrendaburua (Política)
Miércoles, 30/03/2005
Ezker abertzale zibila eta zabala helburu. Por una izquierda abertzale amplia y civil.
Jarraian doakizue arlo ezberdinetako zenbait jendek sinatutako manifestua.
A continuación os traslado el manifiesto firmado por personas de distintos ámbitos.
Ezker abertzale zibila eta zabala helburu
Ezker Abertzale zibil, zabal eta anitzaren alde egiten dugu. Bide politikoetatik soilik jardungo duen ezker abertzalea nahi dugu, guretzat eskatzen ditugun eskubideak inori ukatu nahi ez dizkiogulako. Ezkerreko abertzale guztiak bilduko dituen espazio politikoa eraikitzeko nahiarekin bat egiten dugu, erabakiak era demokratikoan behetik gora hartzen, ezkerreko beste indarrekin elkartzen, eta autonomia osoz jokatzen dakien eragile politikoa bilatzen dugulako.
Bi oinarri horien gainean bakarrik lortuko dugu ezkerreko abertzaleok euskal politikagintzan eraginkorrak izatea, eta erdiko eta eskuineko indarren nagusitasunari aurre egiteko gai den alternatiba eraikitzea. Horrela erakutsi ahal izango dugu herri mugimenduen nahiak bideratu eta bete daitezkeela, beti ere gizarte justuagoa eta berdinzaleagoa, demokratikoagoa eta partehartzaileagoa helburu ipinita, eta lan eta gizarte eskubideak, autogestioa, emakumearen burujabetza osoa, garapen jasangarria eta herrien arteko elkartasuna oinarri hartuta.
Horretarako, garbi dugu beharrezkoa dela ARALAR legebiltzarrean egotea, pentsatzen dugulako handik ere ezker abertzale zibil, zabal eta eraldatzailearen hazia ereiten jarraituko duela; ezker abertzale politikoaren bermea delako, etorkizuneko ezker abertzalea oinarri horietan finkatuko den berme. Nabarmena baita atean dagoen aro berriari bide berriak zabaldu behar zaizkiola.
Por una izquierda abertzale amplia y civil
Abogamos por una izquierda abertzale civil, abierta y plural; una izquierda abertzale que apueste exclusivamente por vías políticas, porque no queremos negar a nadie los derechos que reclamamos para nosotros y nosotras. Nos sumamos a quienes tienen voluntad de construir un espacio político para todos los que se sienten abertzales y de izquierda, porque queremos un marco donde las decisiones se adopten de abajo arriba, de manera democrática, y un agente político que actúe con total autonomía, buscando puntos de encuentro con otros agentes de la izquierda.
Sólo desde estos dos pilares lograremos los y las abertzales de izquierda incidir con fuerza en la política vasca, haciendo realidad la construcción de esa alternativa que dispute la hegemonía al centro-derecha. Evidenciando que es posible desarrollar iniciativas que transmitan y refuercen las aspiraciones de los movimientos sociales; por una sociedad más justa e igualitaria, más democrática y participativa, basada en los derechos sociales y laborales, la autogestión, la completa emancipación de la mujer, el desarrollo sostenible y la solidaridad entre los pueblos.
Para ello, creemos necesario que ARALAR esté presente en el parlamento; porque consideramos que desde ahí seguirá sembrando la semilla de esa izquierda abertzale civil, amplia y transformadora. Porque constituye la garantía de una izquierda abertzale política; la garantía de que la futura política de izquierda abertzale se sustente sobre dichas bases. Porque está claro que hay que trazar nuevos caminos para el nuevo ciclo que se abre.
SINATZAILEAK-FIRMANTES
Iñaki Albistur, “Zapa”
Sagrario Aleman (IKAko irakaslea)
Jose Allende (EHUko irakaslea)
JL Alvarez Enparantza, “Txillardegi” (idazlea)
Kike Amonarriz (soziolinguista eta idazlea)
Xabier Añua (abokatua)
Marian Arin (EHUko irakaslea)
Andoni Arratibel (kazetaria)
Mikel Asurmendi (kazetaria)
Baleren Bakaikoa (EHUko irakaslea)
Josi Basterretxea (EHUko irakaslea)
Arantxa Campos (EHUko irakaslea)
Mikel De la Fuente (EHUko irakaslea)
Ander Erzilla (Amaraun-eko musikaria)
Xabier Etxague (EHUko irakaslea)
Mikel Goenaga (Komite Internazionalistak)
Iñigo Goikoetxeandia, “Wanka” (Selektah K.)
Juan Hernandez (EHUko irakaslea)
Inaki Irazabalbeitia (zientzia dibulgatzailea)
Ritxar Irazusta (ABko kidea)
Joan Mari Irigoien (idazlea)
Agurtzane Intxaurraga (Teatro zuzendaria)
Bittor Kapanaga (idazlea)
Pili Kaltzada (kazetaria)
Bittor Kortabitarte (Sikologoa)
Jesus Mari Larrazabal (logikari eta irakaslea)
Amaia Lizarralde (EHUko irakaslea)
Emilio Lopez Adan, “Beltza” (sendagilea)
Iñaki Mendiguren ( idazlea eta itzultzailea)
Bingen Mendizabal (musikaria)
Amaia Miangolarra (irakaslea)
Jabier Muguruza (musikaria)
Andoni Mujika (hirugarren munduaren aldeko langilea)
Luis C. Nuñez (soziologoa)
Jasone Osoro (idazlea)
Joseba Ossa (itzultzailea)
Timoteo Ozaeta, “Jalas” (Potatoko musikaria)
Jon Ander Ubeda (musikaria)
Pello Zabala (meteorologoa)
Iñaki Zubeldia (idazlea eta editorea)
Amaia Zubiria (kantaria)
Edu Zelaieta (idazlea)
Patxi Zubizarreta (idazlea)
Comentario de: PEdro de Barrio [Visitante] Viernes, 01/04/2005 - 13:15
Aintzane, suena muy bien eso de queremos un país sin presos ni amenazados, como si fueran lo mismo, como si estuvieran al mismo nivel. Una pregunta sin malicia. ¿Consideras normal que el segundo partido más votado en la últimas elecciones autonómicas no tenga sedes abiertas por el país?, si es así, ¿Crees que se debe a que los del pepé son más de estar en casa que los del peneuve y por eso no necesitan tener lugares de reunión?. Las puertas acorazadas en las sedes del pesee, ¿te parecen normales? ¿se deben acaso a que les roban?
Un respetuoso saludo
Comentario de: Abertzale ta ezkertiar [Visitante] Domingo, 03/04/2005 - 05:52
Aralar tiene una magnífica oportunidad de respaldar el valiente paso dado por EHAK de defender en el parlamento vasco las ideas de Aukera Guztiak.
En estos momentos EHAK necesita el respaldo social de Euskal Herria por su valiente apuesta.
Y que conste, que no debe realizarse como medida electoralista para buscar votos, sino como una acción de respaldo a la libertad, a la democracia y al respeto de todos los derechos humanos para todas las personas y colectivos, y a la valentía de EHAK.
Comentario de: Aintzane Ezenarro [Visitante] Domingo, 03/04/2005 - 16:26
Atzoko hitzaldi baten testuarekin erantzungo dizut, ezkertiar eta abertzale lagun:
"Euskal Herria aldaketa sakonak bizitzeko zorian dagoen honetan, inoiz baino beharrezkoagoa dugu politikoki eraginkorra den ezker abertzalea indartsu sartzea legebiltzarrean. Gure erabakitzeko eskubidea onartaraztea dago jokuan, ez dezagun ahaztu. Ezker abertzale politikorik gabe berriro ere iraganeko akatsak errepikatu ditzakegu: berriro ere gizarte sektore bat negoziazioetatik kanpo geratu daiteke, eta berriro ere gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea jasotzen ez duen estatutu berri bat etor dakiguke. Hauxe da gure programaren lehen ildo nagusia: burujabetzan aurrera egitea, autodeterminazioa gauzatzea, kontsulta eskubidea jasotzea eta praktikara eramatea.
Baina honekin batera, eta indar berberaz, defendatuko dugu burujabetza nahi dugula bestelako Euskal Herri bat egiteko. Guk erabaki, gizarte segurantza guk kudeatu, lan harremanak euskal esparruan garatu, bai, baina beste herri eredu bat posible dela erakusteko. Pentsio duinak nahi ditugulako, oinarrizko errenta duina nahi dugulako, etxebizitza arazoari aurre egiteko moduko legea nahi dugulako, etxebizitza hutsak bete nahi ditugulako eta ingurumena defendatuko duen azpiegitura politika egin nahi dugulako. Ez esaten diogulako Y grekoari, gaur arratsaldean errepikatuko dugun bezala, eta bai tren sozialari. Ez dugu egun bat gehiago itxoin nahi gai hauek ere eztabaida politikoaren zentruan jarri gabe. Zergatik ez? Zergatik itxaron behar da alternatibak aurkezteko betiko gaia gainditu arte? Abertzaletasunaren baitan gehiegitan ezarri dira ezkerreko politikak bigarren mailan, gehiegitan utzi dira hurrengo baterako, eta argi esango dut ARALARen bidegabekeria guztien, eskubide zapalketa guztien kontra indar berdinez borrokatuko dugu. Eskubide zibil eta politikoen alde tinko jardungo dugu, baina tinkotasun berberaz defendatuko ditugu eskubide sozial eta ekonomikoak, emakumeen eskubideak, ingurugiroaren defentsa… Hau da gure programaren bigarren ildo nagusia.
Euskarari, gure hizkuntza maiteari, tarte berezia eskaini diogu gure programan. Benetan euskalduntzen duten hizkuntz ereduak nahi ditugulako, guztion hizkuntz eskubideak defendatzen ditugulako eta administrazio euskaldun bat nahi dugulako.
Eta noski bakea eta normalizazio politikoa ere gure helburu nagusien artean. Azken gertakariek, are beharrezkoagoa eta premiazkoagoa egiten duten helburua. Premiazkoa da bakea, herri honetan dagoen sufrimendu izugarriarekin amaitzeko. Gogoan hartu nahi ditut mehatxatuak eta argi esango dut ez dagoela euskal gizartean mehatxuentzat tokirik, ez dugula onartuko ez beste inoren kontrako ez gure kontrako mehatxurik. Gogoan hartu nahi ditut ere presoak, beren etxeetatik milaka kilometrotara dauden herritar horiek guztiak eta haien senitartekoak. Egoeraren larritasunak gogorarazten digu behin eta berriz, egoera honek gehien sufritzen duten gizarte sektoreetan eragiten duen desesperazio kolektiboak gogorarazte digu zeinen presazkoa den egoera honi buelta ematea eta horretarako ahal dugun guztia egitea.
Eta nik ARALARen izenean konpromiso hori hartzen dut gaur hemen. Gure esku dagoen guztia egingo dugu, bidean erretzeko prest gaude, egoera honi konponbidea ematen laguntzeko. Zentzu horretan legealdi hau transiziosko legealdi gisa ikusten dugu: gatazka egoera batetik normalizaziora eraman beharko gaituen iraganbide gisa.
Hauteskunde hauetan aukeratua den lehendakariak, dena delakoak, normalizazio prozesua garatu ondoren, legez kanporatzea gainditzen denean, eta alderdi politiko guztiek parte hartu dezaketenean, berriro beste hauteskundeak deitu beharko lituzke.
Eta bitartean, legebiltzarrean indar berezia egin beharko dugu guztiok legez-kanporatzea gainditzeko. ARALARek betidanik izan du konpromiso hau eta hitzetatik ekintzetara pasatu gara. Gu izan ginen, besteak beste, hauteskunde hauen aurrean legez kanporatzea gainditzeko proposamen zehatza egin zuten alderdi bakarra, nahiz eta ez zen joan aurrera. Gero AG ekimena sortu zen eta, gure helburu berdinak defendatuz. Guk jarraituko dugu, nola ez, legez kanporatzearen kontrako neurri oro eta proposamen oro defendatzen, baina gureak egiten ere jarraituko dugu. ARALARek legebiltzarrean sartzen denean alderdien lege propio bat bultzatuko du, eta hemengo hauteskundeetan lege hori aplikatzea exigituko dugu.
Beraz, bake eta normalizazioaren alde jarraituko dugu, legez-kanporatzea eta guztion partehartzearen alde lanean jarraituko dugu, baita legebiltzarrean, jakinda transizioko legealdi bat izango dela, baina baita ere jakinda legealdi honetan erabakiko diren gaien garrantziak inoiz baino beharrezkoagoa egiten dutela ARALAR.
Baina legez-kanporatzeari aurre egingo diogun indar berdinarekin, autodeterminazioa defendatzen jarraituko dugu. Indar berdinarekin pentsio duinak eta kalitatezko lana defendatzen jarraituko dugu. Indar berdinarekin euskarari bultzada handiagoa ematea eskatuko dugu, indar berdinarekin gure lurraldea eta ingurugiroa defendatzen jarraituko dugu. "
Gogorarazi nahi dizut eskubide batzuk defendatzeak ez duela berarekin ekarri behar beste batzuek defendatzeari uztea, programari uztea. Guk horixe erantzun diogu AGri. Eta gaur bertan jakin dut EHAK-ak ere, eskubide zibil eta politikoez gain ezker abertzale ofizialaren idearioa defendatuko duela esan duela. Honek ere erakusten du eskubide zibil eta politikoen alde egoteak ez duela besteei uko egitea eskatzen.
Baina aukera guztien alde egoteak, esan nahi du GUZTIEN alde. Eta honen harira salatu nahi ditut egunotan gure egoitzak jasaten ari diren erasoak. Azkena gaur gauean bertan Donostiako egoitzan ARALARgoiburua apurtu egin dute. Benetan eskatzen diegu aukera guztiak aurkezteko eskubidearen alde daudenei salatu ditzatela eraso hauek, haien artean AG, Batasuna edo EHAK.
Comentario de: guerrero [Visitante] Lunes, 04/04/2005 - 14:53
A "Abertzale ta ezkertiar". Muy gracioso lo de "valiente paso dado por EHAK". Vamos, que los de EHAK eran unos marcianos que se presentaban por libre...JA,JA,JA.
A "PEdro de Barrio", "Etzekiat", "Antonio de Madrid", etc.: ni os molesteis en escribir, esta Aintzane no se sale de su ridiculo discurso. Y lo tiene claro, no habla con no-abertzales. Sois la casta de intocables de este pais.
Comentario de: Amanda [Visitante] Lunes, 04/04/2005 - 21:07
En este País Hay nacionalistas españoles y nacionalistas vascos. Dentro de estos dos sectores, como en todas partes, hay tontos y listos. Los listos de los dos bandos tratan de aprovecharse de los errores que cometen los tontos contrarios. Los nacionalistas españoles listos prefieren que HB siga en la palestra, por eso no han ilegalizado el PCTV o impugnado su candidatura. Que bonito sería para la sacrosanta unidad española y los pingües beneficios económicos y de poder que les reporta a los grandes mandones 5 años más de ETA-M – HB hundiendo Euskal Herria. Han destruido hasta su propia organización, han quemado y destruido a sus propios militantes, ... con enemigos así ... ¿para que necesitas amigos?.
Comentario de: Aintzane Ezenarro [Visitante] Martes, 05/04/2005 - 00:20
Babazorrori:
Programa dagoeneko gure web gunean duzu: www.aralar.net
Arabako zerrendaburuari dagokionez, egia da agian telebistan eta beste biak gehiago atera garela, baina bera ere kanpainan ari da. Gaur bertan komunikabide idatzietan agertu da. Dena den, aurrerantzean telebistan ere tarte gehiago izango duela espero dugu. Badakizu, alderdi berria izanik oraindik ez digute espazio asko ematen. Gaur bertan ez digute ETBko eztabaidan parte hartzeko gonbita luzatu, nahiz eta guk salatu egin dugun erabaki hau junta elektoralean.
Dena den, zurekin ados nago: Araban ere ordezkaritza atera behar dugu eta horretarako gure ahalegin guztia egin behar dugu.
zure idatziaren inguruan 03.04.05 - 16:26, hainbat aipamen helarazi nahi dizkizut.
Alde batetik harritzen nau erabat euskal gazte mugimenduaren inguruan aipamenik ez egotea, are eta gehiago egun hauetan non herri honetako 42 gazte epaitzen ari diren madrilen eta eskaerak izugarriak direnean (gogora ekarri nahi dut eskaera 654 urteko espetxealdia dela orotara, bozeramale lanak egin zituen gazteari 112 urte). Pena ematen dit ere "mehatxatu" talde famatu horretan betikoak ipintzea eta milaka euskal herritarrez ahaztea (lan politikoa egiten duten askotxok badakite edozein egunetan atxilotu ta espetxeratuak izan daitezkela, gazteen kontrako muntaiak eta makro sarekadak, astebururo errepidean jartzen garen milaka ta milaka euskal herritar,...). Egia da bai ez dagola lekurik Euskal Herrian mehatxatuentzat; erabat ados. Baina kontutan hartu behar da ere ez dagola lekurik inposaketarako, eta azken hau dela mehatxatuak eragiten dituenak.
Bidean erretzeko prest omen zaudete; ez dakit ze zentzutan diñozun baina asko arriskatzeko ere, momentuz, prestutasunik ez zaizue atzeman.
Gero ere bukatzeko, esaten duzu eskubide batzuk defendatzea ez duela esan nahi beste batzuk defenditzeari uztea, baina honekin ere kezka batzuk ditut; noski talde bakoitzak iruditzen zaizkion eskubideak defenditu ditzazkela (nahiz eta honek ez du esan nahi egun demokrazian bizi garenik), edo behintzat, defenditzeko aukera duenak. Baina eskubide guztiak oso garrantzitsuak badira ere, eskubide oinarrietariko bat hauteskundeetan izan ohi da arazorik gabe aurkeztu ahal izatea, eta arazorik gabe parte hartu ahal izatea. Zure hitzen arabera ulertzen dut zuek prest zaudetela guztion parte hartzea defenditzea, baina ez dezutela albo batera utziko zuen programa edo politikeoa. Lastima benetan bizi dugun egoera gordin honetan horrelako pentsamoldeak nagusitzea.
Besterik gabe eta amaitzen joateko, azkeneko parrafoa komentatu gura nuke. Nere pertzeptzioa azken parrafo horren inguruan da "biktimismo" papera ere jokatu nahi dezutela. Egoitzen inguruan, herri honetan ehunka egoitza ikusi ditugu txapelokerrez inguratutak eta mazo ta guzti ateak botaz. Pena da benetan halakoak gertatzea, baina egur zati bat kentzeak ez dut uste "kondena" bat behar duenik; hala ere, pentsa ezazu interpelatzen ari zaren talde hoiek ez dutela sikiera euren egoitzak erasotuak izan dezaten aukera. Eta eztzazu gaizki hartu, baina herri honetan biktimismoan murgiltzen direnak dira gero madrilen erasotzen gaituztenak.
Comentario de: Aintzane Ezenarro [Visitante] Martes, 05/04/2005 - 22:12
Pozten naiz benetan, Aitor, zure tonua askoz ere lasaiagoa eta hobeagoa dela ikustean. Uste dut, diferentzia guztien gainetik elkar errespetua dagoela eta horri eutsi egin behar diogula.
Gauzatxo bati erantzun nahiko nizuke. Zuk diozu "zure hitzen arabera ulertzen dut zuek prest zaudetela guztion parte hartzea defenditzea, baina ez dezutela albo batera utziko zuen programa edo politikeoa. Lastima benetan bizi dugun egoera gordin honetan horrelako pentsamoldeak nagusitzea. "
Dakizun bezala, EHAK taldeak ere eskubide zibil eta politikoak defendatzeaz gain, beraien hitzetan "ezker abertzalearen idearioa" defendatuko dute. Beraz, hauek ere eskubide zibil eta politikoez gain programa zehatz bat defendatuko dute. Eta ongi deritzot. Uste baitut batak ez duela inondik inora bestea kentzen. Ez hori bakarrik, eskubide guztiak defendatu behar direla indar berdinez: autodeterminazio eskariari uko egin beharko al genioke, zure ustez? Edota soldata duinak izateari? Edota Y grekoaren kontrako aldarriari? EZ. Noski ezetz. Nahiz eta hurrengo legealdia bake eta normalizazio egoera baterako iraganbidea izan, iraganbidean ere eguneroko politika egin behar da, iraganbidean ere gogoan izan behar dugu erabakitzeko eskubidea dugula. Eta beraz, eskubide zibil eta politikoak bai, baina baita giza eskubideak, eskubide nazionalak, eskubide sozial eta ekonomikoak, ingurumenaren defentsa, emakumeon eskubideak, euskararen aldeko apustua...
pena ematen dit benetan aipatzen nizkizun gai guztiak alboratzea ta soilik eskubideen inguruan aritzea. Nik ez naiz inor esateko Aralarri ze eskubide defendatu behar duen edo ez, baina lehengo gutunean aipatzen nizun bezela, badago funtsezko eskubide bat hauteskundeetara aurkezteko; guztiok aukera berdinak izatea, alegia. Eta zoritxarrez, eskubide hau, espainolei men egin eta aurkezteko inongo arazorik ez dezutenen artean, ez dezute defendatzen, nere ustez. Hor daukagu PNV, hitz politak erabiliz ilegalizazioaren inguruan eta gero bere txakurrak bidaltzen ditu Batasunak antolatzen duen edozein ekimenetara; are ta gehiago, guztiok ordaintzen dugun EITBren atean jartzen ditu euren txakurrak batzuei sarrera galaraztekok, adibide gisara. Baina PNVren elkarrekin bestelako alderdi politikoak zaudete; batzuk legea egin dutelako, besteak legea bultzatu dutelako eta hirugarrenak lege hori aplikatzeko behar den normalizazioa eta babesa eman diezutelako.
Baina eskubideetaz gain (edota loturik) badaude herri honetan gertaera larriak eta lehengo gutunean aipatzen nizkizun batzuk (gazteak, errepresioa,...). Euskal gazte mugimenduaren inguruan ez dut oraindik Aralarreko ordezkaririk entzun gaia aipatzen, nola defendatuko dezuten gazteon eskubideak,...
Ta bukatzeko, tonuaren inguruan, ez dut uste beste postetan tonu gogorrik erabili dudanik, baina azken finean, tonua interpretatzen den gauza bat da, ta beraz, guztiz subjetiboa.
Comentario de: Aitorri [Visitante] Jueves, 07/04/2005 - 19:17
Ai Aitor Aitor. Larrua behar da gero besteei eskubieei buruz ezer aitatzeko.
ETAk hil dituen pertsona guztiekin ez zarete gogoratu bada. Hik Gora ETA! esango huen.
Kontua duk gizartea zuekin nazka nazka eginda dagoela. Eta hainbesteko pazientzia izan dugunez zuekin, iada inortzok ere ez dizuetela kasurik egiten.
Lizarran eman zitzaizuen aukera. Ez zenuten aprobetxatu. Espainiar faxisten estrategiarekin bat egin zenuten. Aznar desiatzen zegoena egin arte. Berriz ere kale borrokari ekinez, jendea mehatxatuz eta ETAk bere ekintzei ekinez.
Zorionez hauteskundeetan ikusten den eta ikusiko den bezla gero eta gutxiago zarete.
Aio
Atzo idatzi neban post bat ezabatu dezute... ZENTSURA? Penagarria, ta blog honetan dagoen sasi demokrazia ikusirik, nere azkeneko posta. Zuen gustokoak ez diren argudiorik eman ez daitekenez, aio!!
Comentario de: Babazorro [Visitante] Viernes, 08/04/2005 - 19:50
Aitor, badago atzoko zure mezu bat. Bi idatzi zenituen?
Aintzane, ulertzen dut kanpainakin oso lanpetuta ibiliko zarela, baina uste dut beste mezu berria jarri behar duzula lehenbaitlehen, ze dagoena (2005.03.30-koa) nahiko zaharkiturik gelditu da.
Bestalde, zera esan nahi dizut: gaur Berrian argitaratu duten elkarrizketa irakurri dut, eta oso ondo dagoela iruditu zait, benetan, oso ondo.
Beharbada, emakumeen artean lehendakari bat aukeratzekotan, zu zeu ikusten zaitut lehendakari. Ez hurrengo legegintzaldian, noski, baina herri honetan bakea dagoenean eta egoera politikoa normalizatzen denean, eta ezker abertzale zibil eta zabala eukitean, orduan bai, orduan lehendakari ikusten zaitut, benetan.
Comentario de: Aintzane Ezenarro [Visitante] Viernes, 08/04/2005 - 20:57
Azken mezuei erantzunez:
Hasteko Aitorri esan ez dakidala zer mezu falta zaizun, baina argi gera dadila nik ez dudala blog hau kudeatzen eta beraz, arazoren bat izan bada, ez dela nik eraginda izan.
Babazorrori, ezer baino lehen eskerrik asko zure hitz atseginengatik. Bestalde, arrazoia duzu, bada denboratxoa ez dudala mezua berritu eta oraintxe egingo dut.
Bukatzeko, ez omen duzu girorik ikusten Araban. Nik uste dut Arabarrak gauzak egiten ari direla, atzo bertan han izan ginen talde handi bat torturaren kontrako ekitaldi batean, ertzaintzak inkomunikazioa ez dezala aplikatuz eskatuz. Kontua da talde txikioi tarte oso txikia eskaintzen digutela komunikabideek eta gure kasuan, gehiena Gipuzkoakoa ateratzen dutela. Hala ere animo, nire kiniela ere zurearengatik hurbilago dago, beste batzuenarengandik baino. Gogoratu Nafarroan 1 ematen zigutela eta 4 atera genituela eta lehen indar abertzalea garela.
Animo!
Blog hau irekitzeko gonbidapena gustura onartu nuen ARALARen politikaren zutabeetako bat herritarren parte hartze zuzena sustatzea delako. Halaxe saiatzen ari gara gauden esparru guztietan, demokrazia ez baita agortzen lau urtean behin bozka ematearekin eta, beraz, gizarte mugimendu zein herritar soilekin uneoro kontatu beharra dagoela sinetsita nago. Espiritu horrekin nator zuengana eta denontzat aberasgarria izango dela ziur nago.
--------------------------------------------------------------
Acepté gustosamente la invitación de abrir este blog porque uno de los pilares de la política de ARALAR es precisamente promover la participación directa de los ciudadanos. Así lo estamos promoviendo en todos los ámbitos en los que estamos presentes, ya que la democracia no se agota en emitir un voto cada cuatro años y, por lo tanto, estoy convencida de que hay que contar en todo momento tanto con los movimientos sociales como con los ciudadanos de a pié. Con ese espíritu vengo aquí y estoy segura de que será enriquecedor para todos.