Buscar
por palabra clave
Buscar
 
AINTZANE EZENARRO - ARALAR. Gipuzkoako zerrendaburua (Política)
Viernes, 08/04/2005
Zer dago jokoan hauteskunde hauetan
Aldaketa garaiak datoz. Bakea eta erabakitzeko eskubidea ditugu jokoan. Hori dela eta, inoiz baino beharrezkoagoa da bide politiko soilen alde egiten duen ezker abertzalea indartsu sartzea legebiltzarrean. Erabakitzeko eskubidea jasoko duen akordio zabala adostu nahi du ARALARek. Baina ezker abertzale politikoaren bultzadarik gabe, erabakitzeko eskubidea jasoko ez duen estatutu berritu bat izan dezakegu. Burujabetzan aurrera egiteko bermea izango da ARALAR. Bakearen eta normalizazioaren legealdia izan behar du honek, indarkeria eta gatazka egoeratik bake eta normalizaziora eramango gaituen iraganbidea. Bakea da lehentasuna, sufrimendu gehiegi dagoelako Euskal Herrian. Euskal Herri librea nahi dugu, pertsona askez osatua, mehatxaturik eta presorik gabeko herria. Indarkeria guztiak baztertu eta eskubide guztiak defendatzen ditu ARALARek. Bake prozesuan aurrera egiteko, beharrezkoa da giza eskubide guztiak defendatzen dituen eta ETAren indarkeria erabat baztertzen duen ezker abertzalea sendotzen joatea. Beharrezkoa da ere, eskubide zibil eta politikoen alde lan egitea. Legez kanporatzeari aurre egiteko, alderdien euskal legea proposatuko du ARALARek. Bakea eta burujabetza bezain tinko defendatuko dugu ezkerreko politika. Gehiegitan utzi dira eskubide sozial eta ekonomikoak, ingurumena eta euskararen defentsa edo emakumeen eskubideen aldarria, bigarren mailan. ARALARek politika erreala egin nahi du egunerokotasunarekin lotutako gaien inguruan. Bestelako Euskal Herri bat posible dela erakusteko. Abertzaletasunaren baitan ere ezker-eskuin dialektika ezarri behar delako. Burujabe izan nahi dugu, gizarte hobeagoa eraikitzeko. Etorkizuneko ezker abertzalea ere jokoan dago hauteskunde hauetan. Ezker abertzale zibil eta zabalaren alde egiten du ARALARek. Etorkizuneko oinarriak jartzen ari gara. Oinarri horietatik abiatu den ezker abertzalea lehen indar abertzalea da bai Nafarroan, baita Iparraldean ere. Eusko Legebiltzarrean jarri behar dugu orain hazi hori. Hemen ere merezi dugulako. Zure laguntzarekin lortuko dugu. Bozkatu Itxaropena. Bozkatu ARALAR.
 
Escrito por a las 09:03 pm Ver/Hacer comentario (14)

     Enlace permanenteEnlace permanente General
 Comentarios:
Comentario de: Mikel [Visitante] Sábado, 09/04/2005 - 14:15
Kaixo,

Gaur bertan zuen webgunetik programa elektorala jeitsi dut, eta benetan asko gustatu zait, asko. Programa ekertiarra, euskararen garapenean esaten dituzuenak ere oso interesgarriak...
Hala ere, seguru nago oso jende gutxik irakurri duela, zirko mediatiko honetan azalak eta amrketinak garrantzi handiagoa baitu edukiak baino. Hala ere, programa zabaldu beharko zenukete gehiago, bonbo gehiago eman, dituzuen ideia intersgarri horiek gehiago zabaldu. Animo!
Comentario de: Txaro [Visitante] Domingo, 10/04/2005 - 20:34
Según los resultados a Juntas Generales del 2003 y como confirman todas las encuestas, sumando PNV-EA-IU 37 escaños y necesitando 38 para alcanzar la mayoría absoluta, Aralar será clave para que el tripartito pueda gobernar. ¿Como administrará Aralar esta llave, que será crucial para el desarrollo de la política vasca en los próximos 4 años?
Comentario de: ekai [Visitante] Lunes, 11/04/2005 - 08:03
Alderdi abertzaleen legez kanporatzearen aurka zaudela diozu baina zer iruditzen zaizu Diario Vascok horren aurrean hartu duen jarrera? Zergatik ez duzu salatu BATASUNA, AG edo EHAKko inor ez egotea zu zauden tokian zu bezala galderak erantzuten? Berriari eskaini zenion elkarrizketan "Batasunarekin leiatu" nahi zenutela adierazi zenuen. Ez dut uste hori helburu politiko abertzalea denik baina, hori esanik, ez duzu uste Batasunaren desabantaila nabarmenaz aprobetxatzen ari zarela leia horretan? Ezkertiar bezala, zer iritzi duzu bidegabekerietaz probetxu ateratzen dutenetaz? Zein ezberdintasun etiko dago ETT bat ireki eta Diario Vascoko foro baztertzailea bozgorailu bezala erabiltzearen artean?
Comentario de: Groseko bat [Visitante] Lunes, 11/04/2005 - 10:02
Ekai, maitea, zer irizten diozu zuk atzo Grosen aralarkide talde bat propaganda banatzen ari zenean Batasunako probokatzaile talde baten aurrean bizi behar izan genuen espektakuloari? Zuk uste ilegalizazioaren aurka zeozer egin duen taldeari horrelako tratua emanez noizpait herri honetan bakea lortuko dugula? Noizpait ezker abertzale batu bat lortu ahal dela jendea jipoitzen badabiltza ehak-ren kartelak jartzen dabiltzan berberak?

Erreflxionatu horrekin galdera sinple horiek planteiatu aurretik
Comentario de: Itxaso [Visitante] Lunes, 11/04/2005 - 13:04
El coordinador de Aralar, Patxi Zabaleta, expresó ayer su satisfacción por la confrontación en estas elecciones de «las dos expresiones de la izquierda abertzale, Aralar y Batasuna, vestida en este caso con el ropaje del PCTV». Y yo me pregunto con que ropaje se presenta Aralar a estas elecciones? Quizas con el ropaje medido y cosido por los ilegalizadores? Con el ropaje del fascismo español? A quien le interesa realmente que exista Aralar,... pues esos creo que les han hecho el ropaje.
Comentario de: Groseko bati [Visitante] Lunes, 11/04/2005 - 13:08
Groseko bati,

berriro biktimilla papera bilatzen, ala? Aralarrekoak ez al dezute besteen kartelen gainean (behintzat Batasunakoetan)zuenan jartzen?

Dakazuten interes partidistentzat albiste txarra da EHAK aurkezteko aukera izatea, baina ea ez dezuten aulkirik lortzen eta behingoz desegin ta pakia ematen dezuten!!

BOZKATU EHAK!!
BOZKATU EUSKAL HERRIA!!

Comentario de: Salino [Visitante] Lunes, 11/04/2005 - 13:13
Hola Aintzane

Tan solo un pequeña pregunta: ¿Consideras que Batasuna tiene alguna responsabilidad en los atentados de ETA?

Saludos
Comentario de: gaztea [Visitante] Lunes, 11/04/2005 - 17:37
Egia esan politikaz nazkatzen hasia nintzen eta zuen aukera gertutik jarraitzen saiatu naiz. Egia esan, ausartak eta guztiz koherenteak iruditzen zaizkit zuen apostuak, zaharrei aspaldiko HBz entzundakoen antzekoak. Historia errepikatzen da, lehen HB isiltzen saiatzen ziren eta orain Aralar, dirudienez ETBn existitzen ez dena, PNV-EAri Batasuna egotea komeni baizaio, PPPSOE blokean, lanik egin gabe, ilargian, 6 hilabetean behin aukera historiko bat edo aldarrikapen historiko bezain pobreak salduz. Benetan pozik nago zuek aurkeztearekin, zorte ona opa dizuet eta transmititzen duzuena hitz batean laburtuko nuke, ILUSIOA.
Comentario de: Iñaki [Visitante] Lunes, 11/04/2005 - 20:38
Kaixo Aintzane,

galdera bakarra egin nahi nizuke: Zer deritzozu EITBko komunikabideetan(Euskal Telebista,Euskadi Irratia, Radio Euskadi,)
Aralarren inguruan praktikan jartzen ari diren apartheid "mediatikoa"ri buruz?Ez naiz ari soilikan eztabaidetan parte hartzeari
buruz, baita ere eguneroko kanpania ekitaldieei buruzko informazioei ere bai.Nik dudan inpresioa behintzat, Aralar bigarren mailako alderdi bezala
tratatzen dutela.Medio publikoak izanik argi dago Gobernuari(hirukoari) oso atseginak egiten ez zaizkien mezuak ixilarazi nahi dituztela.
Alde batetik, Ezker Abertzale zibil eta zabal, politikoki eraginkorra denari, beldurra diotela EAJ-EAkoek, oso egoera deserosoan jarriko bailirateke.
Bestaldetik, Aralarren mezu soziala(etxebizitza, ingurugiroa, zerga politikak,..), EBren akatsak agerian jartzean dituena, baztertu nahian dabiltza:
ez ahaztu EBkoek euren burua izaera ezkertiar duen hautagaitza bakarra aurkezten dutela(gezur hutsa izanik).

Besterik gabe,
Animo eta Aurrera!
Eraso guztien aurrean eutsi zuen planteamenduei!
Comentario de: ekai [Visitante] Martes, 12/04/2005 - 03:43
Groseko lagun maiteari, egunen batean politikoki topo egingo dugula esperantzan, galdera sinplea errepikatuko dut: Zuzena da Batasunarekin leiatzea Batasunari itxiak zaizkion bitartekoak erabiliaz? bai edo ez? Groseko 'espektakulua' ondo edo gaizki iruditzen zaidan jakiteko zuk honi buruz zer pentsatzen duzun jakin behar dut. Eta beste galdera bat: ETTen aurrean 'espektakulua' armatzea ondo iruditzen zaizu? Zergatik? Horiek ere legeaz aprobetxatu bakarrik egiten dute ahulenak esplotatu eta etekinak ateratzeko?
Comentario de: Nestor [Visitante] Martes, 19/04/2005 - 17:56
Aintzane,
zergatik ez duzu jarraitzen blogean idazten?
zure alde bozkatu dugunok eskertuko dugu.
Comentario de: nineu [Visitante] Martes, 19/04/2005 - 19:21
Nestor,

ez al zara konturatu oraindino Aralar "politikillo profesionaletaz" osaturik dagoela, edo?

Iada aulkitxoa lortu ta gero, uste duzu zure "beharra" duenik? hauteskundeak baino lehen bai, baina orain?

ea noiz erortzen hartzen dezun lurra, motel.

Ah, ta ez det uste bozkatu dutenen %2a ordezkatuz utziko dietela bloga.
Comentario de: Aintzane Ezenarro [Visitante] Martes, 19/04/2005 - 23:00
Kaixo Nestor:
Ezer baino lehen eskerrik asko zure konfiantza eta zure botuagatik. Eskerrik asko proiektu ilusionante hau sendotzen laguntzeagatik.
Barkatu orain arte ez badut idatzi, baina, egia esan, ez dut denbora gehiegirik izan blog-ean sartzeko. Gaur gauean begiratu dut lehenengoz kanpaina bukatu zenetik, baina espero dut hemendik aurrera tartetxo bat atera ahal izatea elkarrizketa hauekin jarraitzeko.
Goian ikusiko duzun bezala, idazten jarraituko dut eta zuen aportazioak jasotzen jarraitzea gustatuko litzaidake. Mila esker berriz ere. Agur bero bat.
Comentario de: nafartarra [Visitante] Lunes, 09/05/2005 - 17:43
Ados nago esaten duzunarekin, ezker abertzale batu ta indartsu behar dugula baino, nola lortu?
Ez duzue pentsatzen bakarrik politikeo hutsean gelditzen zaretela?
Errespetu osoz, baino jakinda orain arteko balantzea ez dela positiboa. Batasuna legez kanpo eta zuek apartheida aprobetxatzen... ez al da ezker abertzalearen zatiketa bultzatzea?
 Hacer comentario:
Tu mail no se mostrará en la página
Se mostrará tu URL
Opciones

(Saltos de línea se convierten en <br />)
(Fijar cookies para el nombre, email & url)

Por favor, introduzca las letras que ve en la imagen:

 AINTZANE EZENARRO - ARALAR (Política)
Blog hau irekitzeko gonbidapena gustura onartu nuen ARALARen politikaren zutabeetako bat herritarren parte hartze zuzena sustatzea delako. Halaxe saiatzen ari gara gauden esparru guztietan, demokrazia ez baita agortzen lau urtean behin bozka ematearekin eta, beraz, gizarte mugimendu zein herritar soilekin uneoro kontatu beharra dagoela sinetsita nago. Espiritu horrekin nator zuengana eta denontzat aberasgarria izango dela ziur nago. -------------------------------------------------------------- Acepté gustosamente la invitación de abrir este blog porque uno de los pilares de la política de ARALAR es precisamente promover la participación directa de los ciudadanos. Así lo estamos promoviendo en todos los ámbitos en los que estamos presentes, ya que la democracia no se agota en emitir un voto cada cuatro años y, por lo tanto, estoy convencida de que hay que contar en todo momento tanto con los movimientos sociales como con los ciudadanos de a pié. Con ese espíritu vengo aquí y estoy segura de que será enriquecedor para todos.
 
LUN MAR MIE JUE VIE SAB DOM
<<    
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

 Buscar


Todas las palabras
Alguna palabra
Frase entera

 
 Categorías
 
 
   
 
VOCENTO
© Copyright DIARIOVASCO.COM
DIGITAL VASCA, S.A. CIF A-20677878
Camino de Portuetxe, 2. 20018 San Sebastián

Contactar / Mapa web / Aviso Legal / Política de privacidad / Publicidad / Master El Correo / Club Lector 10