Zorionak, Aintzane, legebiltzarrean sartzeagatik.
Nik gehiago espero nuen, baina dena den, inportantea zen legebiltzarrean sartzea eta helburu hori, behintzat, lortu da.
Ados nago zure mezuan aipatzen dituzun norabideekin, hots, bakea eta normalizazio politikoa, erabakitzeko eskubidea eta ezkerreko politika.
Uste dut legealdi honen helburuak bakea eta normalizazio politikoa izan behar direla, gobernalitatearen arazoaren gainetik.
Trantzisiozko legealdia ikusten dut, oraingo gobernuaren jarraipenaz, alderdi guztien arteko negoziazioa egiten den bitartean, eta akordio bat lortu ezkero hauteskunde berrietako deialdia eginez.
Bestalde, ondo ikusten dut blog honetan idazten jarraitzeko agertu duzun asmoa.
Horrela, hemendik agertzen garen herritarrok zurekin elkarhizketatzeko aukera izango dugu.
Zure legebiltzarkide lanetan zorte eta arrakasta haundienak opa dizkizut.
Aurrera, Aintzane.