Muximak, angolatar neskak,berarekin egun bat igarotzea gonbidatzen gaitu,jaikitzen denetik hasita: errekara ura hartzera,animaliak ikustera, amak orrazten duenean, amets egiten du, lagunekin jolasten ibiltzen da, anai txikia zaintzen du eta familia osoarekin dantzatzen du.
MUXIMAREN ( Bertsoak)
Oilarrak kantuan ta
eguzkia sartzen;
alai zegoen dena,
Muxima esnatu zen
MUXIMA KUTTUNA,IKUSTEN DUZUNA
BERA DA GUK AFRIKAN
DAUKAGUN LAGUNA.
Amatxo kanpoan zen
pilatzen artoa
sutan gero egiteko
janari goxoa.
MUXIMA KUTTUNA…..

