Ostiralean. Erabakita dago. Gaur eguerdian jaso dut deia Bermeotik. Pedroren harategira entrekula erostera joanda, hain zuzen ere. Alakrana ostegunean edo ostiralean sartzekoa da Seychellesetako uharterik handienera, Mahera, eta gu hara ailegatzerako, larunbat eguerdian, portuan izango da. Bidaiari buruzko xehetasun gehiago bihar jakingo ditugu. Oraindik maleta egiteko denbora asko daukagu baina arratsaldean, egonezinak jota, gure aitaren etxeko ganbara […]