Modu telegrafikoan idatzi beharrean naiz. Gaur, igandea, urriaren 13a itsasoratuko gara. Arrain deskarga oraintxe bukatu dute Alakranan eta itsasora ateratzera goaz.Batek daki noiz arte. Orain, Serafin, Dani, Juan eta laurok hemengo Cybercafe oso kurioso batera etorri gara albistegietarako bidalketa egitera. Uste dudanez, eta hori blog hau inork irakurtzen badu nik baino hobeto jakingo du, arazorik […]
Seychelletara doazen beste lau lagunekin egin dugu topo Loiuko aireportuan. Alakranan konponketaren bat egitera doaz bi eta beste biak arrantzaleak dira, beste atunontziren batekoak. Haietako batek 24 urte dauzka eta bidaia honekin eman behar dio hasiera bere arrantzale ofizioari. Kantauri itsasoan inoiz ez omen da aritu marinel lanetan. Lehenengo bidaia du beharrera, lehenengo marea. Ez […]
Zazpi metroko belaontzi bat hartu eta munduari itzulia ematen hasi zenean hara zer idatzi zuen Julio Villarrek: “ Banoa. Txikotak askatu ditut. Nire bizitza neurea da eta eskutik hartuta bagoaz biok munduan barrena. Gustuko ez ditudan gauza denak atzean utzi ditut. Zentzurik gabeko gauzak. Gurasoak bailiran aginduak ematen dituzten jauntxoak, bizitzako pozak ezkutatu eta lapurtzen […]