>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

SUPERMERKATUAN

Gizonezko bat, supermerkatuko ilaran, bere txandaren zain, lasai ederrean… Halako batean, neska katxarro ilehori batek, eskua altxatu eta astinduz, hara non egiten dion irrizuri atsegina. Gizonezkoak, ezker-eskuin begira, otean ez-otean, ikusten du argi eta klarki, berari, eta ez beste inori, dagokiola irriño ezti haren keinua. Jakin-mina ziri, ilaratik atera eta dama gazte ederrarengana jotzen du, eder-begira. Totel-motel, zozo-gozo, esaten dio: «Barka…, aizu…, inondik…, inoizko… elkarren ezagutzarik ba al dugu!?». «Ba, begira  ‒erantzuten dio neskak‒: oker egon naiteke, akaso; baina, nire ustez, zu nire ume baten aita zara».

Gizonezkoa ahoa bete hortz geratzen da, mutu… Bien bitartean, azken hamar edo gehiago urteren oroi-pasada ziztuan eginez, emaztearen isilik egindako gau ibili lotsagarri bat etortzen zaio gogora. Harri eta zur: «Ai ene bada-ta! ‒esaten dio‒. Ez zara, kasualidadez, zu izango nire lagunxahar baten ezkon aurreko agur-festa hartako striper hura, ala!? Alajainkoa eta bi! Ez zara, horratik, zu izango orgia gaitz hartan billar mahaian eratzan nuena, ni erabat zepelinduta nintzela!? Ez zara zu (deabruak naramala, ai ene!) neskatxa bandera haren laguna izango, gau ero-bero hartakoa, bietako bat barrabilotan hazka eta miazka ziharduen bitartean, besteak luzokerra (pepinoa, entenditzen didazu; ez, noski, bestelako luzerik eta okerrik) ipurtzulotik sartzen zidanekoa!?». «Urde majadero zikina, aizu…! ‒erantzuten dio dama ilehori gazte ederrak, lotsa gorritan‒. Ez nauzu ni estriperra, ez emagaldua. Baita zera ere! Ni zera naiz…, zure alabaren andereño berria».

Esan gabe doa, bi belarriak makur-makur, isiltxorik erretiratu zela gure gixona lehengo ilarara, lotsa hankapean nola sartu asmatu ezin zuela. Eta esan gabe doa ere, betirako ikasi zuela gure antzinakoen lezio handia, kopla txikian emana: «Mingaina dantzan jarri baino lehenago, burmuinean txistua jo beharra dago».

Bizargorri, 2013-03-12

Temas

Solasean jolasean

Sobre el autor


marzo 2013
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031