Juez jaun-andreen zuzentasuna, auzi-epaileen zintzotasuna, kili-kolo dabil egunotan, ahorik aho. Justizia bera bezain itsu ez ote dabiltza epaileak, noiz begiak nahita ixten dituztelako, noiz bista zapi batez atzetik tapatzen dietelako? Justiziak ba ote ditu berdintzen handi-ttipiak? Baten batek bota ere egin du, egundo ez dela gaur besteko alderdikeriarik ezagutu auzi-mahaietan… Antzina ere bazen, baina. Hondarribian […]