Gaurko egunez, duela 137 urte, jaio zen Herbeheretan Margaretha Geertruida Zelle, munduak gerora Mata Hari izenez ezagutu izan duena. Ezagutu ez ezik, baita miresmen sekretu halakoxe batez gogoratu ere betiko. Ez nator hona haren bizitza nire hitz motzetan kontatzera (interneten duzu zehatz eta zehe). Zilegi bekit, ordea, zertzeladatxo batzu-batzuk bederen ematea, agian ez dituzu-eta gogoratuko. […]