Ni jaio nintzen garaitsu hartan gertatu izan behar zuen, joan den mende erdialdera. Artean martxan zebiltzan bapore zaharrak, tuku-tuku…! Ikatzezko bapore haietan argi elektrikorik ez, eta ontzigaineko lanak ilunpetan egin behar izaten ziren. Gauez, baldinbetan! Ardoran zebiltzan batean, sekulako hotz gogorrarekin, egunari berea eman eta antxoa asko atzeman zuten. Arratsean patroia txoil kontent zen, eta […]