>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

EZA ETA EZINA

Egun bakoitzari berea eman behar omen zaionez, eta gaurkoa nola baitugun Indarkeriarik Ezaren Eguna munduan, mintzagaia erregalo datorkit: biolentziaren eza, gizakion artean. Hori ona da, baina ona bakarrik. Jaiotzea beste kulpa handirik ez, eta askok du(gu) bakean bizi ezina.

Indarkeriarik ezarena broma delakoa daukat; txantxa tristea. Joan deneko urte askoan, goizero egunkariko berri-pasada egiterakoan, sesioak eta gerrak ageri zaizkigu nonahi: gizakia gizakiari, su eta jo. Gerrapean gaude beti, eta gerra-soinuko adarrak jotzen dizkigute non edo nondik. Ipar Amerika eta Sobiet Batasuna alimaleko txanpon zikin beraren bi aldeak dira, eta gainerako estatu guztiak txanpon-ertza, aldapan behera kinki eta kanka doazenak, noiz honek noiz hark sekulako ostiak hartuz. Igual dio Irak izan, Praga izan: gaizkiari bakea eman nahi, nola?, eta gerra-hotsa piztuz, tiroka erasoz, binbi-banba! Bonba, misila, bala, bolbora, gasa, metraila. Indarkeriarik eza!? Gerra urte, gezur urte, antzina esana da gure arbasoek.

Gurean ere, etxe barru-barruan, ondo asko dakigu indarkeriaren berri, ondo asko dakigunez aspaldi. Datorrenetik datorrela. Posible ote da biolentziarik eza? Neu dagoeneko amets huts ote dugun nago. Horra: oraintxe bake usainean-edo ginela, hara herenegun berriro bortxa, sesioa, indarra; hamazortzi atxiloketa han-hemen… «Disparatea, probokazioa, atzera pauso kezkagarria», ez da nik esana. Batek nahi ezean, bi ez omen dira sesioan sartzen. Baina, ez sesiotik irteten ere, bitan batek nahi ez badu. Eza. Ezina, berriz, leku bila dabil, mundu zabalean bezala, gurean ere, ala mila deabru madarikatu beltz!

Bizargorri, 2013-10-02

Temas

Solasean jolasean

Sobre el autor


octubre 2013
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031