Aspaldi-aspaldi hartan, Jesus Belenen jaio baino askoz ere lehenago, andrea eta gizona sortuak izan zirenean, une batean, gorputzaren atalak eta soineko organoak eztabaidan hasi ziren lehiatuki bata bestearekin, grinaz, ea nork jarri behar ote zuen guztien nagusi; zertarako?, eta gorputzaren burubidea zuzen eta egoki egiteko. Garunak garbi adierazi zuen: «Hemen inor nagusi izatekotan, ni; neuk […]
Zientzialari batek, munduaren atarramendu txarrarekin kezkaz beterik, zerbait egin beharra zegoela agindu zion bere buruari; zertxobait, pittin bat bederen, arazoak konpontze aldera. Eta bere laborategian orduak eta orduak igarotzen zituen konponbideren baten bila-bilaka. Egunetako batean, behin, zazpi urteko bere semea sartu zitzaion iker-gelara, lanean laguntzeko prest. Ez zion graziarik egin umeak jarduna etetea, eta jolas […]
Gaur 13ko 12aren 11a da, asteazkena. Atzekoz aurrera ikusita, 11-12-13, gaur-bihar-etzi. Eta etzi 13an, berriz, zer?, eta Santa Luzia eguna, jostunena omen duguna; jostunena edo… dendari deitu izan zitzaien garai bateko neska, dama edota gizaseme josleena. Hortaz, badut haria, haria badudanez franko. Dendari hitza askotan ageri zaigu antzinako euskal kantetan. Hona hiru adibide: «Donostiako iru […]
Gure probintziako edozein herritan, gau ilun. Negu ataria izaki, etxe-giro. Hirurogeitaka urteko senar-emazteak, egarria kamustuta, seme-alaba birekin sukaldean afalondoren, alegre antzean. (Lauren arteko hitz jarduna entzunenean, ixo beste burrundara oro: itzal irratia, emenda telebista… Orain, bai; orain, hobeto). Semeak aitari, ziplo: —Aita, emakumeek zenbat titi mota dauzkate? Aitak harritu samarrik: —Hara, motel –erantzuten dio–, hiru […]