Bankurik banku, kutxarik kutxa omen dabil gutun pare bat, finantza-gizonezko bik idatziak. Hainbesteko ibilian, atzenean, nireganaino ere egin dute bidea. Bi idatzi txantxazkoon berri ez baduzu oraindik, hona hemen, zure entretenigarri. Zainak ematen dit gustatuko zaizkizula, dudagabe. Lehen idazkia da Estatu Batuetako Marc Faber-ena (enpresarioa eta inbertsioen analista, agidanez, bera), duela urte gutxi batzuk, hileroko […]