Arrasatetik Garagartza jo eta, handik hurrena, Gesalibar auzoa duzu, Urkiola parke Naturalaren alboko azpi batean. Eta han, antzina bainuetxe izana, 1898z geroztik urte askoan Santa Agedako Osasun Etxe modura ezagutu izan dena dago; gaur egun, Aita Menni Ospitale Psikiatrikoa. Ahizpa Ospitalariek gobernatzen dute, gaixoei profesionalki arreta pertsonala eskainiz, berealdiko lanean, egun orori berea emanez. Bihoakie […]