>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

ADIO

Adio, bai horixe. Hau dut nire azkena hemen, Bai horixe-n. Egunkariaren aginduz, bazterrera gelditua naiz sailetik, alde egin beharrean nago letra-larre honetatik. Betiko, momentuz. Eskubide osoan dago aginteduna eta, bihotz etsituarekin badarik ere, ez dut ordena onartu beste erremediorik. Nire azken zutabea dut, hortaz, hemen. Amen. Adio.

Mila bederatziehun eta laurogeita hamarrean hasi nintzen eta, harrezkeroztik, hilabete batzuk salbu, astero edo hamabostero publikatu izan da orriotan nire iritzia, iruzkina, anekdota edo dena delakoa. Ordainen zorra bete dudalako ustean nago. Ez dut, alafede, kontzientzia gaiztoaren hozkada-minik. Aldez bestera total: poz-adurretan jardun izan dut, ahalegin biziz; eta, egon, harro nago egindako lanez. Hau izan da nire asteroko jolasa, nire euskarazko iturri-emana, nire letra-larreko gutizia.

(Hala ere, nahi bazenu nire asterokoak irakurtzen segitu, asteazkenero blogean izango nauzu: blogs.diariovasco.com hartu, blogs firmados klikatu eta bai horixe-bizargorri barruan sartu. Ez da gauza bera, baina bada zerbait. Ona da, baina ona bakarrik).

Atseginen azken muturra atsekabeak baitu hartzen, extrema gaudii luctus occupat, heldu zait azkena niri ere. Begizkoa eginik izango dit norbaitek. Gauza da aldarte gaitza egin zaidala oraintxe eta, nire errearen hitz zatarrak kolkoan gordeta, banoala hemendik. Adio, beraz, Felix; adio, zutabe-kideak; adio, irakurle zintzo. Portatu zarete. Izango ahal dut luze baino lehen letra-larre berririk beste non edo han: hala nahi dakiola beste agintedunen bati. Negar isila darion minez, adio sekulako!

Bizargorri, 2014-02-19

Temas

Solasean jolasean

Sobre el autor


febrero 2014
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728