Jesusek berrogei egun eta berrogei gau irago zituen basamortuan otoitzean, barauan, penitentzian. Aurki da kristauentzat berrogei eguneko garizuma. Berrogei gau eta egun larri egin zituen, galduko ez galduko, Noeren ontziak. Berrogeitaka urtez aritu izan zaigu ETA jo eta suan, izu eta herio. Berrogei egun egon berri gara euripean, eguzkirik bistatu gabe, haizeek eta olatuek […]