NOTIZIA MIN BIZI >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

NOTIZIA MIN BIZI

Notiziak garai batean izango ziren berri; orain, dagoeneko, zaharrak ez ezik ia beti, txarrak dira aldiro. Baita gogaikarriak ere sarri, kalaka eta talaka. Bonba-eraso moduan ez bada, ziri eta mailu erasaten digute segundoz segundo irrati-kazeta-telebistek, belarri-barruak mintzeraino, geure bizia bera atzentzeraino. I. Azkuna eta A. Suarez jaun txit prestuen hileta-funtzioak; Realak lau eta hiru galdu […]

BOTO-JOKOAK

Gogoangarria da zinez Romanones-eko kondeak behin egin omen zuena. Zer izan zen, eta zer ez, hemen ezer ere ez. Behin egindako hura gogoratzeko, salto egin beharra dugu zuk eta biok Nafarroatik Guadalajara. Goazen eta nik kontatuko dizut anekdota poxpolina. Kondearen ama sekulako lurren jabe omen zen Guadalajarako probintzian. Hara sarri joan zale zen, nonbait, Romanones […]

HESOLAREN PUNTAN

Hemen omen dira aurki Europarako hauteskundeak. Jendeok izango dugu botoa emateko aukera, eta politikariek potoa betetzeko maukera (mauka, pagotxa). Hauteskunderik batere ez zen garaietan, gure aita zenak askotan aipatzen zigun “belea egondako hesolaren punta”. Adierazi nahi izaten zigun, zuzen gogoratu uste dudanez, hesolaren puntan egundo ez dela ezeren arrastorik geratzen, dena ziplo jaten edo berarekin […]

ASTO ZAHAR HARENA

Behin batean asto bat, zintzo fin izandakoa urte askoan, lur-zulo batera erori zen, osin-hondo aski sakonera. Min handirik ez zuen hartu, baina ezin inola ere handik atera, arraio zitala! Arrantza larriak egin zituen asto gajoak. Nagusia ez zen aparte, ikusi zuen ezbeharra, eta, buruari bueltaka, ea zer demontre egitea komeni ote zitzaion hasi zen pentsatzen. […]

marzo 2014
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31