Behin batean asto bat, zintzo fin izandakoa urte askoan, lur-zulo batera erori zen, osin-hondo aski sakonera. Min handirik ez zuen hartu, baina ezin inola ere handik atera, arraio zitala! Arrantza larriak egin zituen asto gajoak. Nagusia ez zen aparte, ikusi zuen ezbeharra, eta, buruari bueltaka, ea zer demontre egitea komeni ote zitzaion hasi zen pentsatzen. […]