Notiziak garai batean izango ziren berri; orain, dagoeneko, zaharrak ez ezik ia beti, txarrak dira aldiro. Baita gogaikarriak ere sarri, kalaka eta talaka. Bonba-eraso moduan ez bada, ziri eta mailu erasaten digute segundoz segundo irrati-kazeta-telebistek, belarri-barruak mintzeraino, geure bizia bera atzentzeraino. I. Azkuna eta A. Suarez jaun txit prestuen hileta-funtzioak; Realak lau eta hiru galdu […]