Gizaseme larri bat auto ederrean zebilen Bruselan, jira batera eta bira bestera, lagunekin bildu beharreko puntua inola arraio aurkitu ezinik. Ernegatu zen, bazterrera geratu zen, begira jarri zen… Eta begira zegoen, eta denbora bazihoan, eta biderik ez zitzaion ageri… Hartan, erabaki zuen norbaiti galdetu egin beharko ziola, trantze hartatik irtenenean. Eta hara dama bat tokatu […]
Irlandako herri koxkor batean gertatu zen. Eguraldi muzin tematia zeukaten; lanbroa, hezea eta iluna. Zotal-ikatz errearen usaina nonahi. Taberna bakar sastarrean, Txomin Artola hondarribiar gaztea agure xahar baten ondoan eseria zegoen barran. Beheko suaren ondoan, zakur tzar bat etzanda. Bertako musika zelta dantzaria airean zebilen, tok eta tok eta tok!, kandela argi batzuen ikarekin jolasean. […]
Zientzialari talde batek behin bost tximu ipurloka ipini zituen kaiola handi batean; kaiola barruan, eskailera bat; eskailera goienean, berriz, banana mordoa. Tximuetakoren bat eskaileran goiti abiatzen zen aldiro, beste lau beheko tximuei ur zurrusta hotz-hotza botatzen zieten zientzialariek, zarra-zarra. Handik denbora asko baino lehen, tximuren bat eskaileran gora hasten zen orduko, beste laurek heldu eta, […]
Indigenok (bertakok, lurralde honetakok) zenbat aldiz ez ote gaituzte gutxietsi eta gaitzetsi, isekatu eta umildu kosmopolitek, ustezko jakintsu moderno demokratek!? Batzuetan badirudi eraman nahi gaituztela errukarriok tipili-tapala, sokatik lotua den zakurra bezala. Izan ere, asmo politak bai, baina gurea oro bide da motza, itxia, arlotea, aldeanoa. Guk ez dakigu ezer, tuntunok; oker goaz beti, egoskor. […]
Apirilari martxoa hemen hoska hasten zaionean, zozomikote esaten dugu; giro txarra, gehienean… Baina aitonak eta amonak (berria jakin zenean Alaitz laztana jaioa zela martxoaren atzenean) zer zoriona izan genuen lauron bihotz barrenean! Aurten martxoko azken eguna joan zihoala ihes, mundura sortu zaigu biloba, izenez Alaitz, aries. Muxu bat ez den ezer agertu ezin diogu; […]