Airean opor-usaina dabil egunotan. Festa aldi da, lagunarte aro, kale giro… Urtero bezala, uztailaren hondarra izaki, atzo afaria genuen jatetxe irundar kategorikoan, bikote adiskide min batekin. Andrea eta biok dotore prantatu ginen, ilunabarreko zortzietarako. Etxeari azken gainbegiratua eman, leihoak itxi, katua terrazara atera eta taxi bati hots egin genion. Badaezpada ere, badakizu; ez dago-eta bromarik […]
Edozein eskola edo ikastolatan gerta izan zitekeen hemen kontatzen dena; baina ez, Tibeteko monasterio batean gertatu zen, agidanean. Hala dio, behintzat, aspaldiko legenda batek. Bertako ikasle mutiko bat zipoka eta mokoka hartzen zuten beti lagunek; ziri eta ziri ari zitzaizkion aldiro, nondik min emango. Jazarpena penagarria zen; bidegabeki tratatzen zuten txarki. Atseginekoxeak zeuden ikaskideak mutilarekin, […]
Etengabeak dira emailetan txisteak eta albisteak, gaziak eta gozoak. Arabera berean dira etengabeak Jerusalem aldetik datozkigun albiste tristeak, egunero kasik joan den aspaldian. Gogorrena juez. Batzuek hiru israeldar gazte sekuestratu eta ankerki erahil omen dituztelakoa; besteek mutiko arabiar bat hartu eta bizirik erre omen dutelakoa; batekoen misilak, bestekoen bonba eta tanke eta sarraskiak… Onak daude […]
Arrasaten aspaldi gertatua omen da hau, aspaldi oso. Gizaseme odolbero suminkor bat bizi omen zen bertan, aise eta maiz haserretzen zena. Bere buruarekin ere konforme ez, eta erabaki zuen agure jakintsu batengana jotzea aholku eske. Agure jakintsu baten fama ona omen zebilen herrian, azal eta zabal. Harpe zulo dotore prestatuan bizi omen zen, aholkuak emanez […]