Airean opor-usaina dabil egunotan. Festa aldi da, lagunarte aro, kale giro… Urtero bezala, uztailaren hondarra izaki, atzo afaria genuen jatetxe irundar kategorikoan, bikote adiskide min batekin. Andrea eta biok dotore prantatu ginen, ilunabarreko zortzietarako. Etxeari azken gainbegiratua eman, leihoak itxi, katua terrazara atera eta taxi bati hots egin genion. Badaezpada ere, badakizu; ez dago-eta bromarik […]